19.11.10
Afrika: hiesa, haurrak eta hezkuntza.
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2005-12-01/007/011/.htm
Children’s Health Program
Egoera honi irtenbide bat bilatu nahian, hasteko kontsultategi bat jarri zu

Bilbotik Nairobira Kianda aurrera ateratzeko

Mercedes Otaduy, Opus Deiko kide numerarioa, 30 urte baino gehiago lan egin du Kenyako haur eta emakumeen sustapen eta garapenaren alde.1987an heldu zen Mercedes Otaduy Nairobira ikastetxe berri batean laguntzera boluntario bezala. Orduan 23 urte bakarrik zituen eta herri hartan ezagutu zuenak erabat hunkituta utzi zuen. “Dena bestelakoa zirudien. Jendea oso pobrea zela ikusten nuen, oinarrizko gauzak ere ez zituela ezagutzen. Oso zaila da giro horretan lagunak egitea, desberdina ikusten baitzaituzte. Harremanak ere ez ziren errazak, denek ez baitzekiten ingelesa. Zaila izan zen, ezer ez zen nik aurretik bizi izan nuen antzekoa” dio.Bilbotar hau Afrikara joan zen Kianda fundazioan lankide boluntario bezala lan egitera. Kianda Opus Deik 1961ean eraikitako erakunde bat da, Kenyako emakumeen bizitza garatzen eta hobetzen sustatzeko sortua. Proiektu zehatz batekin iritsi ziren kontinente hartara; idazkari ikasketen eskola bar sortzera. Eskola hura arraza guztietako emakumeak hartu zituen lehenengo erakunde akademikoa izan zen.Gaur egun, fundazioak baditu lehenengo hezkuntzatik unibertsitateraino doazen hezkuntza zentroak . “Orain dela 50 urte neskatxek ez zuten ikasketarik egiten, ez zuten aukerarik. Oraindik ere, baliabide ekonomiko gutxi baitago, dirurik izatekotan mutilen hezkuntzarako erabiltzen da, ez neskentzat” penaz dio Mercedesek.Desberdintasun eta pobretasun giro honek bultzatuta, Kiandako boluntarioak –irakasle guztiak emakumeak dira– egunez egun egiten dute lan Kenyako emakumeei zenbait eskola emanez. Kiandako eraikinetan irakurtzen eta idazten irakasten diete, baina lanbide batzuk ere ikas dezakete: josketa, nekazaritza, baita etxeko ekonomia ere.
Mercedes bertako umeekin laneanLaguntzaile boluntario honek azpimarratzen du ikasleak erlijio desberdinetakoak direla –kenyatar gehienak protestanteak dira–. “Ez diegu ezartzen ezer. Beren sinesmenak errespetatzen ditugu”, azaltzen digu.
Gaztelueta Fundazioaren Hezkuntza Eleaniztuneko Nazioarteko VII. Jardunaldietan.
Gaztelueta Fundazioak, Opus Deiko obra korporatiboa den Gaztelueta Ikastetxearekin lotua denak, ehunako aditu bildu ditu urtarrilaren 29 eta 30ean egin diren Hezkuntza Eleaniztuneko Nazioarteko VII. Jardunaldietan. Topaketa, Euskalduna Jauregian egin da, bere xedea izanik, hizkuntzaren arloan, euskal curriculum berriak dituen erronketan sakontzea. Horretarako, Bilbon bildu dira Europa mailako ekimen nagusienen bultzatzaileak eta, horiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Euskadiko Ikastolen Federazioko arduradunak eta hezkuntzako euskal zentro askotako irakasleak.
Ardatza “Gaitasun eleaniztunaren erronka curriculum berrian” dela, jardunaldiek euskal hezkuntzaren egoera aztertu eta Europako beste herri batzuetako egoerarekin konparatu dute; aldi berean, irakaskuntzan beste hizkuntza batzuk integratzeko era berriak aztertu egin dira. Horrez gain eztabaidatu egin da, hizkuntzak ikastea izanik helburua, edukiak integratzeko ereduaz. Bilketa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin burutzen

Txostengileen artean gailendu egin dira nazioarte mailako adituak, berbarako finlandiar Unibertsitateko Tuula Asikainen eta David Marsh , Eskoziako Aberdeengo Unibertsitateko Do Coyle, Ekialdeko Europatik etorritako Keith Nelly eta Frantziatik Djamel Ould, pedagogian espezializatua. Halaber, guretzat hurbilagokoak diren beste aditu batzuk ere izan dute parte, Mondragon Unibertsitateko Pilar Sagasti eta Euskal Herriko Unibertsitateko Jasone Cenoz irakaslea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko hainbat aholkulari eta teknikari, Bartzelonako Escola Vila Olimpica-ko Teresa Serra eta Gaztelueta Ikastetxeko irakasle batzuek.Gaztelueta Fundazioak, jardunaldi hauekin, eguneratu egiten du bere konpromisoa, alegia, jarduteko eremu duen Euskadiko hezkuntza-kalitatea hobetzearekin duena. Fundazioa, Leioako Gaztelueta Ikastetxearena da eta, jardunaldi hauekin, zazpi izango dira hezkuntzari lotuta dauden gaien arloan antolatu dituenak. Gaztelueta Ikastetxea aurrelaria izan da, Euskadin, hirueledun hezkuntza eredua garatzean, eta xede horrekin dihardu lanean.David Marsh, Berria agunkarianTuula Asikainen, EL CORREO egunkarianDavid Marsh, Deia egunkarian
http://euskara.opusdei.org/arc.php?s=663&p=1-2009
Emakumearen hezkuntza Afrikan guztiz garrantzitsua da
John Odhiambok, Kenyako Strathmore Unibertsitateko Errektoreak, Espaniara egin duen bisitaldian, Europar Batasunari goi mailako ikasketen finantzaketa eskatu dio, jendeak unibertsitateetan matrikulatzeko dauzkan zailtasunak direla eta.2009ko martxoa 04a

Afrikako populazioa gaztea delarik –ehuneko hirurogeiak hogeita bat urte baino gutxiago ditu– Odhiambok gazteen hezkuntzan inbertitzearen garrantzia azpimarratu du garapenaren eragile denez.Bere iritziz, maila guztietako irakasle gabezia ikastetxeetan da Afrikak duen problema bat.
Adibidez Hegoafrikak lehen mailako irakaskuntzako 260.000 irakasleen beharra dauka, Afrikar kontinenteetan garapen handiena izan duen herria izanda ere.Ehuneko bata bakarrik Strathmore Unibertsitateko Errektoreak dioenez, Kenyan nazio produktu gordinaren ehuneko zazpia hezkuntzara doa, eta Espainian portzentaia hori ehuneko lauaren inguruan dabil.
Baina, ahalegin ekonomiko hori egin den arren, kenyatarren ehuneko batak baizik ez du unibertsitateko titulurik.Lehen mailako hezkuntza doan denez, populazioaren ia ehuneko lauregeita hamarrak oinarrizko hezkuntza lortzen du, baina portzentaia hau asko gutxitzen da goi mailako ikasketetan unibertsitateetako matrikukak garestiak baitira.Kenyan urtero 40.000 ikaslek amaitzen dituzte bigarren mailako ikasketak unibertsitateko ikasketetan sartzeko moduan, baina 10.000 dira bakarrik Estatuko diru laguntza hartzen dutenak. Horregatik besteak ez dute beste aukerarik kanpora joan edo ikasketak

Munduaren errealitatea..
http://umeakgizartean.blogspot.com/search/label/umeak
Aurrerabideak.
Hirugarren mundua
Hori gutxi balitz, herrialde hauetako ume asko eta asko, bizi ahal izateko, txiki-txikitatik hasten dira lanean. Gainera, beraiek erabiltzen dituzten lan tresnak, guk erabiltzen ditugunekin alderatuz, izugarri atzeratuak dira. Esaterako, egurra eta pisuzko gauzak astoz garraiatzen dituzte alde batetik bestera edo, bestela, bizkar gainean.
Herrialde txiro hauetako jendeak egun askotan ez dauka zer jan, eta egiten duten lan guztiaren truke miseria bat besterik ez dute jasotzen. Hainbat kasutan ez dute oinetakorik erabiltzen eta, erabiltzekotan, beraiek plastikozko botilekin eta bi zapirekin egindakoak izaten dira. Arropa kontuan, ez dute arropa askorik erabiltzen, ez baitaukate zer jantzi eta, hotza egiten duenean, horietako asko gaixotuta hiltzen dira.
Hori guztia jakinda, oraindik ere gu kexu eta kexu gara. Behar ez ditugun gauza asko eskatzen ditugu, eta ez dugu bakerik ematen hura lortu arte. Etxebizitzei begira, adibidez, gureak eta beraienak alderatuz, alde handia dagoela ikusiko dugu. Izan ere, gure etxeak gutxi gorabehera handiak, beroak, politak, erosoak eta tresna berriz beteak dira. Beraienak, ordea, oso xinpleak dira, lau egurrez eta lastoz egindakoak, hotzak, logela eta sukalderik gabekoak…
Kontuan izan beharreko beste alderdi garrantzitsu bat eskolatzearena da. Guk protesta besterik ez dugu egiten ez dugulako ikastolara joan nahi edo ez dugulako ikasi nahi edo ez zaigulako ikastea gustatzen. Edonola ere, 3. munduko haurrek ez daukate hori aukeratzerik; izan ere, beraiek ikasi nahi bai, baina ez daukate horretarako aukera askorik. Askok ez dakite ez idazten ezta irakurtzen ere! Gu eskolaz ahaztu nahian eta beraiek, berriz, ikasteko aukera baten bila.
Benetan tamalgarria da duguna apreziatzen ez jakitea. Ez zaizue horrela iruditzen? Esan beharra dago, dena den, nahiz eta nahikoa ez izan, gaur egun GKE ugari dagoela pertsona horiei laguntzeko prest. Gero eta jende gehiagok, gainera, adoptatu edo besoetan hartzen ditu horrelako umeak azkenaldian maiz burutzen diren kanpaina ezberdinen ondorioz. Hori dela eta, gero eta lan handiagoa egiten ari gara denon artean.
Amaitzeko, zera esan nahi nuke: laguntza beharrean dagoenari laguntza eman behar zaio. Ea poliki-poliki beharrizan gorrian dagoen jendea egoera tamalgarri horretatik ateratzea lortzen dugun!
http://euskaljakintza.blogsome.com/category/orokorra/page/2/
17.11.10
Azpeititik laguntza Boliviako umezurtegi batera
Umezurztegiaren aldeko oleo koadroa ikusgai dago Diart-eko erakusleihoan. |
Apadrinatzeko beharra
iturria: http://www.uztarria.com/albistiek/1181733686
Aitordetzaren Hezkuntza Programa


Aurten DBH eta Batxilerreko ikasleek 2016€ bildu dituzte 12 haur aitordetzeko.
Haurraldeko bolondresek ezkerreko menuetan aurkituko dituzuen irudiak ekarri dizkigute. Menuotan ere India eta Mozambiqueri buruzko informazioa eta ikasle batek egindako idazlana dauzkazu.

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian
FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA
Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.
Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.
Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.
Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.
Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.
Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.
ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II
-Unicef I
- Unicef II
-Global Humanitaria
-Ayuda en acción
- Save the children
- Intervida
-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional
-Plan España