17.11.10

HAURRAK LANEAN, ZORITXARREZ!

Arropa, kirol materiala, jostailuak... erosten ditugunean, normalean ez dugu kontuan hartzen non, nola eta noren lanaz eginda dauden. Hau da, ez dakigu haurren lanaren emaitzak diren edo lan honetan haurren eskubideen aldarrikapena errespetatzen den ala ez. Adibidez, ez gara konturatzen haurrak alaitzeko balio duten jostailuen atzean askotan beste haur askoren mina eta tristura daudela, haurren lan esplotazioaren ondorioz.





Badakizu ekainaren 12an mundu osoan Haurren Lanaren Aurkako Eguna ospatu dela? Dena den, gai hau ez da egun bateko kontua. Izan ere, elkarte asko dabiltza borroka honetan. Eta horietariko batek, Unicefek hain zuzen ere, uste du hezkuntza dela haurren lanaren zulotik ateratzeko bide zuzena. Honen adibide bat Carla, Boliviako haurra, da. Eta beste kasu bat da "La espalda del mundo" filmaren pertsonai nagusietariko batena: Guinder, Peruko haurra.

Euskal Herrian ere badaude gazte eta haurren eskubideen alde lan egiten duten elkarteak. Gasteizen, adibidez, Izan Elkartea dugu. Elkarte honek "Zer dugu...?" dohako aldizkaria argitaratzen du, bere web orrian ere dagoena. Azken aleak, 17. zenbakiak, "Haurren esplotazioa munduan " izenburua du.
Gai honi buruz informazio gehiago eskuratu nahi baduzu klikatu hurrengo webguneetan:

Umeen esplotazioa hirugarren munduan


UNICEF erakundearen arabera, 15 urte baino gutxiago dituzten 250 milioi ume eta nerabek soldatapeko lan bat dute, eta gehienetan, minimotik behera kobratzen dute. Loreak edo oroigarriak saltzen dizkiete turistei hirietan, edo produktu kimikoz kutsatuta dauden sailetan lan egiten dute. Etxeko lanak ere egiten dituzte edo alfonbrak lantegietan. Ez dira eskolara joaten, ikasten dutena kalean ikasten dute. Familian dagoen txirotasunak, familiako kide guztiak lan egitera behartzen ditu ahalik eta diru gehien ateratzeko. Horregatik aurkitzen ditugu umeak kalean lan errazak baina gogorrak egiten. Jarduera horietako asko legalitatearen mugetan daude: eskaletasuna edo kalean egiten den salmenta.
Kanbodian, adibidez, 14 eta 15 urte bitarteko umeak adreiluak egiten aritzen dira lanean, astean 14 eta 35 orduz. Indian, harrobietan aritzen dira eta tea batzen edo zetazko ohilak egiten; Kolonbian ikatz-meategietan etab. Lan mota horrek eragina du hazkundean, bai fisikoki, bai psikikoki, ezin delako jolastu, eta jolasa oso garrantzitsua da pertsona beten garapenerako

OCLP proiektua Hezkuntza helburu!!


OLPC ez da ordenagailu eramangarri baten proiektua, hezkuntza-proiektu bat baizik. Horregatik, oso garrantzitsua da softwarea ere. Daukan guztia software librea da, normala denez hirugarren mundurako proiektu batean. Linux sistema eragilea du, Fedora banaketa zehazki. Interfaze grafiko gisa, proiektu honetarako berariaz diseinatutako Sugar izenekoa dauka, ohituta gaudenetatik oso ezberdina baina haurrentzat edo ordenagailu bat lehen aldiz hartzen duen batentzat oso intuitiboa.
Hainbat software orokor ditu instalatuta, ikasteko balio dutenak: Internet nabigatzailea, RSS-irakurgailua, testu-prozesadorea, txat-programa, audio- eta bideo-grabaziorako eta -erreprodukziorako programak, komando-lerroko terminala, marrazteko programa, dokumentu-irakurgailua, kalkulagailua... Eta hezkuntzarako beste programa asko, horietako asko jokoak, Piageten irakaskuntza konstruktibistaren teorian oinarrituak: bikoteen jolasa, musika konposatu eta ikastekoak, programatzen ikasteko jokoak, osziloskopioa, bi XOren arteko distantzia neurtzeko programa...
Horrez gain, mundu osoko laguntzaile askok XOrako sortutako programa ugari oso erraz jaits eta instala daitezke, eta egunetik egunera berriak agertzen dira. Eta, Linux sistema bat denez, Linuxerako egindako edozein software jaits eta instala dakioke.
Azken bi urteetan, hainbat herrialdetako herrixka batzuetan esperientzia pilotuak egin dituzte XOaren prototipoak eskoletan banatuz, eta badira hilabete batzuk produkzioko modeloa erosi duten herrialdeetako eskola batzuetara XOak iritsi direla. Haurrek egin dioten harrera eta balorazioa ezin hobeak omen dira. Bizitza aldatu die, mundu berri bat ireki. Aurrez imajinatu ezinezko erabilerak ematen dizkiete, batak bestearengandik ikasiz.
Herrixka askotan, XOa iristeak benetako aldaketa ekarri du, eta esperientzia oso politak irakur daitezke sarean. Adibidez, Peruko Arahuay herrixkan eskolara doazen haurren kopurua 10 aldiz handiagoa da XOa iritsi zenetik, lehen txikitatik nekazari-lanetan hasten baitziren haurrak. Eta Indiako Khairat herrixkan bueltaka dabiltzan behiak erabiltzen dituzte dinamo baten bidez eskolako XOentzako elektrizitatea lortu eta haurrak eskuz kargatzen ez ibili behar izateko.

Hirugarren munduko ezaugarriak

Hirugarren mundu edo garabidean dauden herrialde esaten zaie ezaugarri hauek dituzten herrialdeei: nekazaritzan oinarritutako ekonomia, lehengai gehienak esportatzea, herrialde industrializatuagoekiko zorra, azpiegitura urriak, analfabetismo-tasa handia, teknologia atzeratua... Azken urteetan, beste ezaugarri bat ere gehitu zaie: IKTen (Informazio eta Komunikazio Teknologien) eta Interneten eskuragarritasun- eta hedapen-maila txikia, eta, horren ondorioz, gizartearen alfabetizazio teknologiko apala. Herri garatuen eta azpigaratuen arteko ezberdintasun berri horri haustura digital deritzo.

http://www.zientzia.net/informazioa/elhuyar/2008/240/Pdf/032.pdf

Mundua.

Munduaren bigarren aldea

2000. urtean sartu berri ginen, politikariek aukeren milenioa, laguntasunen milenioa, ezberdintasunak berdin dioen milenioa eta guztiek ondo eta lasai bizitzeko milenioa zela iragartzen zuten. Urte horren hasiera oso ederra izan zen niretzako, gatazkak gutxitu egin ziren, lanpostua bilatu nuen eta goseak gero eta gutxiago kezkatzen zuen mundua.

Urtea aurrera zihoan eran dirua gehitzen hasi zitzaidan, nere lanpostu berriaren soldata onarekin. Diru dexente nuenean kutxan, politikariek arrazoi zutela pentsatu nuen baina halako egun batean etxeko postontzian zeuden gutunak jasotzean, Afrikako eta Asiako herrialde behartsuetan nola bizi ziren umeak argitaratzen zuen libuxka bat ikusi nuen neure eskuen artean. Irakurtzen eta irakurtzen bihotza asko bigundu zitzaidan eta bertako ume bat apadrinatzea pentsatu nuen. ?Mofot? izeneko mutiko bat apadrinatu nuen.

Uda azkar heldu zen, dirua soberan nuenez, Afrikako Eritrea herrialdera joatea pentsatu nuen.Lanean oporrak eskatu nituen eta baiezkoa eman zidaten. Oporretarako 2 hilabete nituen. Hegaldia egiteko eguna ailegatu zen, oso urduri nengoen eta ez zen arraroa nire lehen aldia baitzen. Bilboko aireportutik atera nintzen 4rak aldera eta 10ak aldera Etiopiara iritsi nintzen. Bilboko aireportua ederra eta izugarri polita zen baina alderantziz, Etiopiako aireportuak ez zuen ezer, oso behartsua iruditu zitzaidan.

Lehen egunetan luxuzko hoteletan egon nintzen, Etiopiako kostaldean eta bigarren astean Etiopia barnera joan nintzen pobrezia ezagutzera. Leku horiek behartsuak ziren baina telebistak adierazten zuena baino askoz gutxiago. Horietako egun batean Tuku-Bungu herrira joan nintzen eta, hura bai izugarria! Gizon bat zegoen denei agintzen ziena eta beste batzuk bere laguntzaileak ziren baina beste guztiak, herritarrak, esklaboak ziren. Helduek mehatzetan egiten zuten lan diamanteak bilatuz, ume eta emakume guztiak kalitate txarreko alfonbrak egiten zituzten gero gizon gaiztoak garesti saltzeko. Bertan egin nuen lo gau hartan esklabo baten dendan. Esklabo hori buruzagia omen zen baina niri ez zitzaidan oso buruzagi ona iruditu zeren eta ezin nuen ulertu nola uzten zuen bere herria esklabutzan eta ez zuen askatzen. Afaltzean galdetu nion ea zergatik ez zuen bere herria salbatzen esklabutzatik eta erantzun zidan ezin zuela harrapatzen bazituzten torturatu egiten zituztela eta, agian, hil.

Momentu hartan ezin nuen sinetsi nola egon daitezkeen hain gizaki injustuak eta beraienganako izugarrizko gorrotoa piztu zitzaidan baina ezin nuen ezer egin, gehiegi ziren eta niretzat bakarrik. Gau hartan lo gutxi egin nuen eta goizean gizon bat etorri zen esnatzera 5ak aldera, ni bertan ikustean herritik bota ninduen. Orduak pasa nituen gizon-emakume haietan pentsatzen eta ideia bat bururatu zitzaidan: Espainiak bertan zuen enbaxadara joatea. Bertako enbaxadorearekin hitz egin nuen Tuku-Bungu herriari buruz eta berak herri hori ez zuela ezagutzen esan zidan baina hurrengo egunean Espainiako militarrekin batera gizon gaixo horiek laguntzera joango ginela agindu zidan. 7etan atera ginen misioa gauzatzera eta arratsaldeko 5etan lortu genuen gizon gaizto horiek gainean hartzea baina buruzagia gurasorik gabeko ume batekin joan zen. Egun batzuetara ume hori aurkitu genuen baina gaizki zegoen eta buruzagiak bere buruaz beste egin zuen. Ume hau ikustean Uniceffek bidalitako gidaliburuko umeak gogorarazi zizkidan eta adoptatu egin nuen.

Orain gizon egina dago eta astero bidaltzen dizkit bere argazki batzuk, Afrikan dago bertako behartsuak sendatzen eta laguntzen; oso mutil argia da eta medikuntza titulua erraz atera zuen baina titulua atera ondoren Afrikara joan zen laguntzera. Oso pozik nago oso bihotz ona baitu eta, gainera, nik berari lagundu nion bezala berak beste gaixo batzuei laguntzea nahi dut, eta ez bere benetako gurasoak hil zituzten gizaki gaizto horien antzera ibiltzea.

http://www.idazlegaztea.org/2007/narrazioa/A/munduaren-bigarren-aldea

ZERGAITIK??



Gure mundua bitan bananduta dagoela esan dezakegu: aberatsak eta ez aberatsak direnen artean hain zuzen ere. Gerrateak sortzen dituztenak aberatsak dira, eta gerrateak jasaten dituztenak pobreak, gaixotasun larriak dituztenak...

Lurralde azpigaratuetan geroz eta jende gehiago dago gaixorik, alde batetik gerrateengandik eta bestetik epideminegandik, gaixotasunengandik eta abar luze baten ondorioz. Ez dute sendagilerik ezta medikamendurik, eta beraz gaixotzen diren umeak medikamendu eta sendagile barik hil egiten dira zoritxarrez.

Diru ezak, hezkuntza munduan ere eragina du, kasu honetn, dirurik ez dutenez ezin dute hezkuntza mundua ezagutu. Hau da, ez dakite zer den eskola batera joatea, ez dakite zer den irakasle bat izatea, ezta zenbakiak ikastea. Tristea da benetan, gure inguruan gertatzen denaz konturatu nahi ez izatea.

Baina batzuk konturatu ez arren, badaude beste batzuk adibidez ONG-ak gauza horreetaz arduratzen direnak eta lurralde horiei izugarrizko laguntzak ematen dizkietenak; hezkuntza arloan, elikagaiak bialduz,...


http://lorapraiz.blogspot.com/2008/12/gure-mundua-gero-eta-txarrago-dago.html


Apadrinatu...

Umeak apadrinatzea
Pobreziari aurre egiteko beste bide batzuk ere badaude; umeak apadrinatzea. Hilero, ditu baten truke, herrialde pobre bateko ume bati laguntzen zaio. Dirua ematen duenak, umearen hainbat datu ditu: argazkiak,... Emandako diru horrekin, hau horrek jateko eta ikasteko aukera izaten du. Bide horretatik haur pila bateri laguntzen zaio. Asko ez bada ere pila bat eskertzen dute.

POBREZIA.

POBREZIARI AURRE EGINEZ


Gaur egun gazteen arteko ardurak garrantzitsuenak agunekin ondo pasatzea, kontzertuak, familia... dira. Baina badaude hoien artean beste kezka bat buruan dutenak ere: munduko pobrezia.

Euskal Herrian ez da txirotasuna egunero hain gertutik ikusten. Baina gazteak arduratzen dituen pobrezia, beste lurralde batzuetakoa da.

Badaude urtero boluntario izatera animatzen diren gazte pila. Toki askotan, etxea, ospitaleak eta eskolak falta dira besteak beste. Euskal Herritik hainbast gazte joaten dira boluntario gisa lurralde hoietara, emakumeei laguntza ematera, umeei eskolak ematera edota eraikin berriak eraikitzera.

http://lorapraiz.blogspot.com/

Bizitzako bidairik ederrena...

2004 | Irabazleak

Munduko bidairik ederrena Maite Huerta Leunda

MUNDUKO BIDAIRIK EDERRENA

Duela hiru urte nire bizitzako bidaiarik ederrena egin nuen.
Uste dugu guk daramagun bizitza gauzarik normalena dela, etxe bat edukitzea, kotxe bat, eskola bat izatea,unibertsitatera joatea...

Bidaia hau egin nuenean zera etorri zitzaidan burura, nola izango litzateke nere bizitza pixka bat beherago jaio izan banintz, hau da, Afrikan, Hego Amerikan,...?

Orain dela hiru urte nire familiak eta nik hirugarren munduko haur bat apadrinatzea pentsatu genuen, hau guztia gertatu zen nire ama egunkaria irakurtzen ari zela, apadrinamenduak egiten dituzten
iragarki baten telefonoa ikusi zuen eta gure artean komentatu zuen,denoi ondo iruditu zitzaigun hirugarren munduko haur bat apadrinatzea eta amak telefono horretara deitu zuen.Telefono horretan argi eta garbi informatu gintuzten zein pauso eman behar ziren eta zein izango zen hileroko kostua.

Horrela jakin genuen 18euro ordaindu beharko genuela hilero eta eskutitz bat bidaliko zigutela haurraren argazkiarekin.
Handik bi-hiru astera haurraren eskutitz bat iritsi zitzaigun, bertan,
haurraren argazkia,helbidea eta izenarekin. Haurrak Reina izena zuen eta beste bi ahizpa zituen, Sandra eta Naual; Reina zen hiru ahizpetatik zaharrena , Peruko Yungoyu-Puno herrian bizi ziren eta eskutitzan jartzen zuenez hara joateko aukera ere ba genuen.Ondo pentsatu ondoren Perura joateko dirua aurrezten hasi ginen.

2000ko uda iritsi zen eta ekin genion gure bidaiari; uztailaren 12an arratsaldez, kotxea hartu eta Bilboko aireporturantz abiatu ginen gure 16:00etako hegazkina hartzera, gure familiatik inor ez zegoen hegazkin batean ibilita eta denok urduri xamar geunden.

Hurrengo egunean goizeko 2ak aldera iritsi ginen Perura, bertan
apadrinamentuko elkarteko kide bat zain genuen eta berak egon behar zuen gurekin bide guztian. Han kotxeak alokatzeko leku bat zegoen, haraino jende asko joaten baitzen, guk horietako bat alokatzea pentsatu genuen gure astebeterako egonaldia egiteko,Yungoyu-Puno herrian. Gu gidatu behar gintuenak Reinaren herrira, hau da,Yungoyu-Puno herrira, Markos zuen izena.Yungoyu-Puno herrira iristeko oso bide txarra zegoen, 90km zeuden, gaua zen eta bidea oso kurbatsua, harriz beteta eta oso arriskutsua zenez gau guztia behar izan genuen bertara iristeko oso poliki joan baikinen.

Yungoyu-Puno herrira iritsi ginenean goizeko 11:00ak ziren eta Markosek Reinaren etxea kanpotik erakutsi zigun, hau da, txabola txiki bat eta Markosek esan zigun etxean ez zegoela inor istant horretan, denak etxetik kanpo zeudela, haurrak eskolan eta gurasoak lanean.
Markosek bazekien Reinaren eskola non aurkitzen zen, bere etxetik 10km-ra eta bertara oinez joatea proposatu zigun, Reinak eta bere bi ahizpek egunero eskolara joteko egiten zuten bidea baitzen, ez baitzegoen kotxerik.

Guk kotxea Reinaren etxe ondoan utzi genuen eta bera eta bere lagunentzat oparitxoak ekarri genituen: jostailu batzuk, goxokiak, kuadernoak, arkatzak, borragomak...
Bidean, Markosek kontatu zigun Reinaren bizitza nolakoa zen, bere egun normal bat. Horrela jakin genuen Reina goizeko 6:00etan jaikitzen zela, bere burua garbitu ondoren egurra ekarri eta sua piztu ondoren gosaria prestatzen zuela denentzako.?Tamalak? jaten dituzte, artoz egindako torta batzuk, eta arraultza nahasiak; Reina senideetatik zaharrena da. Ondoren etxeko animaliei jana ematen ziela eta 7:30ak aldera, gosaldu ondoren bera eta bere bi ahizpak eskolarantz abiatzen zirela. Eskolara joateko ez zuten ez autobusik ez bide onik, beraiek ohituta zeuden artasoroetatik eta lokatzez betetako bideetatik pasatzen.
Honela kontu kontari iritsi ginen Reinaren eskolara eta izugarrizko ongi-etorria egin ziguten, oso pozik jarri ziren haur guztiak eta Reina bereiziki; segituan Reinak eman zizkigun eskerrak ematen genion laguntzagatik eta konturatu ginen zein garrantzizkoa zen beraientzako guk emandako dirua eta zein gutxi suposatzen zuen guretzako.

Egun hura berezia zen Reina eta bere lagunentzako, beraien eskolan ?osasun talde?bat zegoen garbitauna zein garrantzitsua zen azaltzeko eta bakoitzari zepilu bat eman ondoren, hortzak garbitzera joan ziren. Bukatu ondoren eskolan jarraitu zuten eta eskola bukatu zutenean gurekin egon ziren eta esan genien oparitxoak ekarriak genizkiela, baina,opariak kotxean zeudela eta kotxea Reinaren etxe ondoan zegoela beraz, bertara joan beharko genuela.
Horrela haur guztiekin Reinaren etxerantz abiatu ginen. Ailegatu ginenean denei gure oparitxoak banatu genizkien eta haur guztiak poz-pozik beraien etxeetara joan ziren.

Reinaren gurasoak ez zeuden etxean, bere aita Bittor eta bere ama Lucia oraindik lanean zeuden soroan, fijoleak, garia eta artoa lantzen baitute.
Reinaren aita Ixchiguan-ekoa da; orain dela bost urte atera zen orain duten etxea egiteko, berak egin baitzuen orain bizi diren etxea, adreiluzko etxe sinplea eta etxeko zorua lurra bera da.

Reina eta bere familiak ez dute luzerako planik egiten, egunean egunekoa bizi dute, ez baitute ezer hori egin ahal izateko, dirua aurreratuta adibidez. Ateratzen duten diru apurra, igandetan Tejutla-ko ferian lortzen dutena da eta oso gutxi izaten da.

Reinak eta bere ahizpek bizitzeko modu hau barneratuta dute. Reinaren ametsa ez da abokatu izatea, ez irakasle...ez du oporretan ere pentsatzen; badaki etxean geratuko dela eta oinarrizko ikasketak bukatzen dituenean aukeratu egin beharko duela, gurasoekin lan egin soroan edo hiriburura joan eta han etxe batean neskame egon.
Horrela, egon ginen egunetan ikusi genuen zein gogorra den beraien bizitza eta hala eta guztiz ere pozik bizi dira; guk emandako laguntza bihotzez eskertzen dute eta elkarteak ematen dien materiala urrea bezala zaintzen dute.
Konturatu gabe etxera itzultzeko garaia iritsi zen eta pena handiz agurtu genituen Reina eta bere lagunak, baina ziur geunden urte pare batera berriro itzuliko ginela.

Horrela Reina eta bere lagunak agurtu eta aireporturantz abiatu ginen gure 12:30etako hegazkina hartzera; horrelaxe amaitu zen GURE BIZITZAKO BIDAIARIK EDERRENA.

http://www.idazlegaztea.org/2004/irabazleak/munduko-bidairik-ederrena

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian



FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA





Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.







Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.



Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.



Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.

Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.



Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.


ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II

-Unicef I
- Unicef II

-Global Humanitaria
-Ayuda en acción

- Save the children
- Intervida

-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional

-Plan España