30.11.10

Kolore guztiak batuz,irudimena askatuz

Txinatik etorritako printzesa ipuina aurkeztu ziguten iaz, eta beste ipuin birekin etorri
zaizkigu orain. Lezamako Marga Martinek eta Josu Garciak Ostadarreko kolore
guztiak eta No solo las alas sirven para volar ipuinak argitaratu berri dituzte.
Ipuinok liburudendetan daude salgai eta El Corte Inglesen ere izango dira laster.

Semearen gogoeta islatu duzue O s t a -d a r reko kolore guztiak i p u i n e a n …
Bai, bera da ipuinaren kontalaria eta eskolan izandako esperientzia kontatzen du. Semealaben eskola oso txikia da, hala ere, oso ume ezberdinak daude bertan; ezberd i n a k , baina berdinak. Izan ere, azalaren kolore a eta kultura ezberdinak izan arren, berd i n a k dira ume horiek guztiak. Batzen gaituena b e reizten gaituena baino inportanteagoa dela adieraztea du helburu ipuinak. Pertsonaia gehienak benetakoak dira.
Kontu handiegiz ibiltzen gara hitz batzuk erabiltzeko orduan… Lagun bat “morenitoa” zela esanez, etorri zitzaigun behin alaba etxera. Guk lagun hori beltza zela azaldu genion, beltz hitzak
ez zuela esanahi txarrik. Eta noski, “more n itoa” ez da ume batek erabiliko lukeen hitza. A rgi dago pertsona nagusi bati entzundakoa dela. Beste alde batetik, alabari “txinita”
esateko ohitura du pertsona batek. Era atseginean esaten diola badakigu, baina alabari ez zaio batere gustatzen. Txinako umeak dira, ez “txinitoak”; ume beltzak dira, ez “ m o renitoak”… Eta guztiek izena dute, gainera. Zuzenegi jokatzen saiatzen gara batzuetan, eta lortzen duguna kontrakoa izaten da: hitz batzuk iraintzat hartu eta baztertzen baditugu, arrazen arteko ezberdintasunak daudela barneratuko dituzte umeek. Intentzioa –txarra ala ona- guk ematen
diegu hitzei. Ipuina umeentzat izan arren, gurasoek ere irakurri beharko lukete, beharbada…
Bai, eta irakurri ondoren, seme-alabekin aztertu ere bai. Egoera ume baten ikuspuntutik
azaltzen da, eta hori guztiz lagungarria da helduontzat. Izan ere, guk baino
a rgiago ikusten dituzte gauzak. No solo las alas sirven para volar i p u i n aren gainean arituko gara orain. Nola sortzen da proiektua?
Beno, beste ipuina 6-7 urteko umeei zuzenduta dago, eta hau, berriz, haur txikiagoei.
Txinako artista batek egindako iru d i e t a n oinarrituta dago. Irudiak adaptatu eta testua jarri diegu. Oso testu laburra da, izan e re, irudiei eman zaie garrantzia. Hegalek ez ezik, irudimenak ere hegaz egiteko balio duela adierazi nahi diegu umeei. Gaztelaniaz atera da, baina euskarazko bertsioa egiteko asmoa dugu. Ostadarre k o k o l o re guztiak, ordea, gaztelaniaz zein euskaraz
argitaratu da. Zuek ez zarete idazleak; hala ere, ipuinen munduak erakarri zaituzte, antza.
Izugarri gustatzen zaigu. Hasieran gure t z a t baino ez genuen idazten, baina egiten duguna
besteei ere gustatzen zaiela ikustea…Oso inportantea da hori, benetan. Eta laugarren ipuina prestatzen gabiltza: neskato bat eta panda hartz bat izango dira pro t a g o n i stak.
Pertsonen eta animalien arteko leialtasuna izango da ardatz nagusia.
http://www.samepoint.com/docs.php?page=91&q=ardatz

“Ezin da konparatu emoten dozuna jasoten dozunagaz"

Nikaraguara bolondres joateko aukerea
eskura etorri jatzun ala zuk zeuk bilatu
zenduan?
Lagun batek esan eustan urtero bolondres
programa bat egoala, Eusko Jaurlaritzak
bultzatuta. Latino Amerikara kooperante
joateko ideia gustatu jatan eta, beste barik,
apuntatu egin nintzan.
Zer nolako prozesua jarraitu behar dabe
hautagaiek?
Lehenik eta behin, curriculuma agindu
behar dozu. Erakundeak zugan interesa
izan ezkero, eurek ezarritako proba batzuk
egiten jarraituko dozu. Ondoren, Barrian
antolatzen dabezan jardunaldi batzuetara
joan beharra daukazu eta horrek be aurrera
ez jarraitzeko aukerak mugatu leikez.
Behin aukeratua izanda, hitzaldi orokorrak
dagoz, lekuaren zein eginkizunen inguruko
informazino orokorra jaso ahal izateko.
Zein izan zan zure betebeharra bertan?
Umeen hezitzaile joan nintzan: eurakaz
egon eta eurak laguntzea genduan helburu
nagusi. Idazten eta irakurtzen irakasteaz
ganera, orduak emoten genduzan jolasten.
Urteerak be egin genduzan.
Eginkizunen garapena laburki...
Laguntasuna emotea egunez egun, aurrera
egin ahal dabela sinistuerazoz. Izan be
daben etsipena oso nabaria da. Baina batez
be, maitasunezko eten bako hartuemona
izatea egunerokotasunean.
Horreek danak aurrera eroateko beharrezko
aldez aurretiko prestaketarik?
Umeakaz egoten jakin behar da. Ganera,
kaleko umeakaz zabilz bertan eta ez da
dirudien bezain erreza. Momentu txarrak
bizitzen dira bertan eta jakin behar da
aurrera egiten.
Emondakoa baino gehiago jaso dozu?
Bai, askoz gehiago. Daben guztia emoten
deutsue. Ezin da konparatu emoten dozuna
jasoten dozunagaz.
Bertako baliabide eskasiari urtenbidea
emoteko zure proposamena...
K a n p o - z o r r a ren desagerpena, esaterako.
Horreri esker, pobrezian murgilduta dagozan
hainbat herrik aurrera egiteko ez dabelako
trabarik eukiko. Herri horreek dabezan
muga nagusiak herri boteretsuek eta
aberatsek ezarri deutsiez.
Zelan laburbilduko zenduan bertan igarotako
egonaldia?
Zoragarria.
Zein parekotasun eta diferentzia dagoz
Euskal Herria eta Nikaraguaren artean?
Ikusi dodanaren arabera, pare k o t a s u n
gutxi; erabat ezbardinak gara. Bat esatearren,
janariari emoten deutsien garrantzi
eskasa aitatuko neuke. Ez dakit hori daben
baliabide urritasunari zor jakon, baliteke
halan izatea… Beste alde batetik, kaleko
umeen egoitzan egon nazenez, ez dot bertako
ohituren barri izan.
“Kanpo-zorra desagertu
beharko zan, bertako
baliabide eskasiari
urtenbidea emoteko”

http://www.alkila.net/legal/medios/otros/aikor44zbk.pdf
14

Umeentzako azoka,

Umeentzako azoka,
Loiun
A b e n d u a ren 28an, arrastiz, Umeentzako A z o k a
Txikia izango da Loiuko pilotalekuan. Haurre k
erabiltzen ez dituzten jostailuak, liburuak eta
diskoak bertara eraman, eta saltzeko edo beste
lagunekin trukatzeko aukera edukiko dute.
Gainera, Auskalo animazio taldeak saioa eskainiko
du.
http://www.alkila.net/legal/medios/otros/aikor44zbk.pdf

oporrak bakean

Saharako lagunen nafarroako Elkarteak, (A.N.A.S.), Argeliako Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetan, 1976tik daude han, orain 35 urte, gaur egun nola dauden azaldu ziguten bideo bat etakutsiz eta ondoko azalpena emanez. Hemen historia pixkabat eta hemen Oporrak bakean proiektoari buruzko informazio gehiago. Hango umetxo bat ona ekartzeko interesaturik bazaudete bete dezakezue fitxa hau eta A.N.A.S.koekin harremanetan jartzen ahal duzue han dauden telefono zenbakiei deituz.
http://laurentxi.blogspot.com/2010_05_01_archive.html

Adopzioa - Asociación Laurentxi Elkartea

Atzerritako ume baten adopzio-gurasoa izateak merezi du, inolako dudarik gabe. Nazioarteko adopzio prozesua, bada luzea, zorrotza, psikologikoki gogorra, baina hori guztia ahazten da umetxoa etxera iristen denean. Seme-alaba biologikoa balitz bezalaxe baina aurretiko gaitasun-proba eginez. Hauxe da PANDAko gurasoek, Erron 24an izan zirenek, esan zigutena.Nafarroako PANDA, 2003tik martxan, Txinan adoptatutako umeen gurasoek osatzen dute. Hasieran beraien lan nagusia informazioa ematea zen baina orain laguntzeko eta gidatzeko tailerrak antolatzea da, besteak beste. Larunbateko bileran nazioarteko adopzio-prozesua, orokorrean eta Txinako kasuan, nolakoa den zehaztu ziguten. Baita ere esan ziguten Txinako baldintzak nola aldatu diren, adoptatzeko bi bide daudela, ohiko prozesua, ume osasuntsuak, eta “carta verde”, osasun arazoren bat duten umeak, tramitazioa egiteko badaudela nazioarteko adopziorako erakunde akreditatuak (NAEA)… eta askoz gehiago.Mila esker!

http://laurentxi.blogspot.com/

SPOT ALBOAN



http://www.youtube.com/watch?v=Ngj5Bq5-uDA

Hezkuntza eskubidea



iturria: http://www.youtube.com/watch?v=fTqzPejcT5c

ALBOAN GKEaren solidaritaterako Hezkuntzari buruzko aldizkaria.

ALBOAN GKEaren solidaritaterako Hezkuntzari buruzko aldizkaria.

ALBOAN GKEaren solidaritaterako Hezkuntzari buruzko aldizkaria
ALBOAN GKEaren solidaritaterako Hezkuntzari buruzko aldizkaria
ALBOAN GKEak, jesuitek sustatua eta Euskadin eta Nafarroan bere egoitzak dituenak, solidaritaterako Hezkuntzari buruzko aldizkaria argitaratu du, EDUKALBOAN izenarekin.
Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen apustuaren eraginez sortu da eta egungo testuinguruan bideragarriak diren hezkuntza estrategiak proposatzen ditu, eta gogoetarako eta ekintzarako sareak sortzea du xede.
Batez ere hezkuntza komunitateari dago zuzendua, eta bere sail finkoen artean ditu, hezkuntzako albisteak, proposamen pedagogikoak eta elkarrizketak.
Azken finean, ALBOANen ekarpen bat gehiago da eta, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ere jasotzen du.



iturria:http://www.blogseitb.net/garapenerakolankidetza/2010/03/22/edukalboan-jaio-da/

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak arrakasta izan du Euskadin eta Nafarroan

Aurten, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak, Euskal Herriko GKEek, ALBOAN tartean dela, parte hartzen dutenkoalizioak, arrakasta handiz jarri zuen martxan Euskadin eta Nafarroan, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (SAME) “GOL 1 hezkuntzaren alde” leloarekin.

FIFArekin batera, eta Munduko Futbol Txapelketaren neurriko kirol gertakari batek eskaintzen duen aukeraz baliatuz –eta Afrikako kontinentean lehen aldiz jokatzen dela baliatuz –, helburua izan da, gutxienez, mundu osoko 30 milioi pertsona inplikaturi eta hauen gobernuei, 2000 urtean hitzeman zuten konpromisoa gogoraztea, hau da, 2015ean mundu guztiak Hezkuntza eskubidea izatea.

Euskadin lehengo apirilaren 22an, Eibarren egin zen ekitaldi nagusia. Arartekoa, Eibarko alkatea, nesken Athletic taldeko, Gurutze Fernandez jokalaria, Arrate Eskubaloi taldeko jokalariak eta Euskadiko 200 ikasle eta irakasle pasa, izan ziren Eibarko Udaletxean hezkuntzari buruzko solasaldian parte hartzen, eta solasaldiaren ondoren, giza mahai-futbol erraldoia antolatu zuten Untzaga Plazan. Arduradun politikoen arreta bereganatu nahi izan zuen ekitaldi publikoak, finantziazio gehiago bideratu behar baitute, mundu osoko neska-mutil eta pertsona heldu guztiek eskolara joateko aukera izan dezaten.

Nafarroan, apirilaren 21ean Iruñean eta 23an Tuteran, eliteko kirolariek, Osasunako Nacho Monrealek kasu, Nafar Gobernuaren Hezkuntza Kontseilariak, Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendariak, Tuterako alkateak eta 30 ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte kaleko ekitaldi batean, eta bertan eskatu zuten, behin gehiago, bete ditzatela gobernuek Milurtekoaren Garapen Helburuak, pertsona guztiek hezkuntzarako aukera izatearen inguruan alegia.

Gainera, euskal kirolariek beren irudia eman dute Kanpaina honetarako, era horretan, ehunka futbolari, lider politiko, munduko kultura eta kiroleko pertsonalitate eta herritarrekin bat eginez, pertsona guztientzako kalitateko hezkuntza publikoaren aldarrikapenean. Hegoafrikako Munduko Txapelketak eskaintzen duen erakustoki horretatik altxatuko dute euren ahotsa, mundu osoko gobernuek duten bete beharra gogorazteko, munduko 72 milioi neska-mutilen eta 759 milioi pertsona helduren analfabetismoa ezabatzen inplika daitezen.

iturria: http://www.alboan.org/eu/portal/seccion.asp?S=1&N=167

HEZKUNTZA GABEZIA KONGON



iturria: http://www.youtube.com/watch?v=cylJbFz5mfY

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian



FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA





Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.







Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.



Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.



Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.

Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.



Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.


ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II

-Unicef I
- Unicef II

-Global Humanitaria
-Ayuda en acción

- Save the children
- Intervida

-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional

-Plan España