22.12.10

NAZIOARTEKO ADOPZIOA

Zerbitzuak/baliabideak:
Erakundeak/elkarteak/organismoak
•Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako erakunde aholkuemailea. Bere zeregina nazioarteko adopziorako Entitate Laguntzaileak gaitzeko proposamenak aztertu eta aurkeztea da.
•Nazioarteko adopziorako entitate laguntzaileak. Horiek bitartekaritza zerbitzuak ematen dituzte, haurrak zein nerabeak familietan integratzeko helburuarekin.
Gizarte pertsonak eta teknikariak
•Eusko Jaurlaritza, Gizarte Ongizateko Zuzendaritza, Gizarte zerbitzuetako teknikaria.
• Foru aldundiak, haur eta gazteen zerbitzuburuak.
Ekimen programak:
Deskribapena
•Haurrak eta nerabeak familietan integratzeko helburuarekin bitartekaritza zerbitzuak ematen dituzten nazioarteko adopziorako entitate laguntzaileak gaitzea.
Prestazioak
•Entitateek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko zuzendariaren aldetik nazioarteko adopziorako entitate laguntzaile gisa gaituak izateko. Gaitzea, bestalde, indarrik gabe utzi ahal izango da, behin-behingoz zein behin betiko, kasu jakin batzuetan.
Entitate laguntzaileek zenbait jardun egin beharko dituzte, adopzioaren aurretik eta ondoren, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren ikuskapen eta kontrolaren pean lan egingo dute.
Diru laguntzak/laguntzak
•Ez da aurreikusten adopziorako entitate laguntzaileei laguntza edo dirulaguntzarik ematea. Aipatutako entitate hauek irabazi asmorik gabeko elkarte edo fundazioak dira, eta beren diru sarrerak nazioarteko adopzioa eskatzen dutenek ordaintzen dizkieten tramitazio gastuetatik datoz nagusiki.

http://www.gizarte.net/familia/adopcion_e.htm

Zergatik da hain zaila haurra adoptatzea?

Betiko galdera da, guztiok baitakigu harrera etxe askotan daudela adopzioan emateko haurrak. Estatu espainolean haurra adoptatu ahal izateko ezinbestekoa da haurraren filiazioa ezaguna izatea, guraso biologikoek adopzioarako baimena ematea edo gurasoei guraso-agintea kentzea edo kentzeko bidean izatea. Kasu horietan baino ezin da haurra adoptatu. Horregatik, harrera-etxeetan haurrak egon badauden arren, bi egoera gertatzen dira horietan: kasu batzuetan haurrek badute familia, baina haurra babesik gabe uzten duten egoerak konpontzeko erakundeen laguntza jasotzen ari dira eta haurrarentzat askoz onuragarriagoa da denboraldi jakin baterako familia "hezitzaile" batean bizi izatea zentro batean egotea baino. Edo, bigarren kasuan, ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituztela eta haurrak adoptatzeko egoeran egon arren eskaera egiten dutenek ez dituzte betetzen behar jakin horiei egoki erantzun ahal izateko baldintzak (gai hauetan erabakitzen dutenen iritziz).

ADOPZIOA KARITATE?

Duela zenbait hamarkada haurren tratu txar eta abandonuarentzako irtenbide gisa ulertzen zen adopzioa; horren arabera, laguntzarako marko altruista bat eratu zen, adopzioa abandonaturik zeuden haurrekiko karitate ekintza kontsideratzen zuena, sistema horren bidez familia batek seme-alabatzat hartzen baitzuen egoera tamalgarrian bizi zen gaztetxoa. Baina gaur egun seme-alabak izateko esperientzia gozatzeko bide gisa ulertzen eta sentitzen da adopzioa; biologikoki sortu ezin izan dugun seme edo alaba hazteko aukera gisa. Hori dela eta, adopzioaren inguruan gizatasun gehiagoz, kontzienteki eta erantzukizunez jokatzen da, haur bat izateko benetako gogoari erantzunez, haurragatik beragatik. Horrela, haur adoptatua protagonista bihurtzen da, etxean hartzen duen bikoteari guraso izateko aukera amestua ematen baitio. Azken urteotan ikaragarri ugaritu dira adopzio eskaerak eta hainbat urte ere itxoin behar izaten da, askotan, haur bat adopzioan hartu ahal izateko.

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian



FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA





Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.







Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.



Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.



Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.

Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.



Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.


ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II

-Unicef I
- Unicef II

-Global Humanitaria
-Ayuda en acción

- Save the children
- Intervida

-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional

-Plan España