19.11.10

Afrika: hiesa, haurrak eta hezkuntza.

Orain gutxi, urteko bere txostena aurkeztu zuen UNAIDSek, eta hedapen handia izan zuen orain aste batzuk.Helburua ez da arreta gaixoen edo hildakoen inguruko zenbakietara biltzea, nahiz eta horiek oso deigarriak izan lotsagarriak ez esateagatik. Ezta eskolatu gabeko edo hiesagatik eskolara joateari utzi behar izan dion haur kopurura ere. Egoera horrek Afrikaren etorkizunean edukiko duen eragina da harrigarriena.Afrikan, galtzear dago belaunaldi oso bat; GIBaren ondorioz, neurri handi batean. Eta hurrengoa ere galtzeko bidean gaude.Arreta hezkuntzan jarriz gero, Afrikako haurrek beti gainditu behar izan dituzte oztopoak eskolara joateko, Human Right Watch erakundearen txostenak dioen bezala; hiesaren aro honetan, baina, gero eta handiagoak dira oztopo horiek, eta badirudi herrialde horietako gobernuei eta guri bost axola zaigula.Gobernuek ez dute ahalegin handirik egin haurrek eskolara joateari utzi behar izan diezaioten, gurasoak zaintzeko edo familiarentzat mantenua lortzeko. Horixe bera gertatu da gurasoak hil izanagatik haurrek eskolara joateko bultzada bakarra galdu dutenean ere. Haurrak familia handien edo abegi familien mende geratu direnean, lan edota sexu esplotazioa jasan dute askotan, eta ia beti diskriminatu egin dituzte familiako haurrekin alderatuta, eta gobernuak ez du ezer ere egin horren aurrean. Askotan, behin baino gehiagotan ezagutu dute haur horiek gaixotasun eta heriotza zikloa, guraso, osaba-izeba, aiton-amona eta abar gaixotu eta hil baitzaizkie; bakar-bakarrik geratu dira azkenean, gobernuak berak ere bazter utzi baititu; horiek horrela, esplotazioan erori dira sarri haurrak.Erretrobiralen aurkako sendabideak aipatzen ditu UNAIDSek hainbatetan, konponbidearen zati garrantzitsu gisa. Afrikan, ordea, zenbait arazo dituzte horiek abian jartzeko orduan, eta arazoren bat edo beste ere ari dira sortzen sendabide horiek aplikatu dituzten lekuetan. Lehenengo kasuan, osasun arloko langile eskasia da arazoa.

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2005-12-01/007/011/.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian



FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA





Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.







Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.



Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.



Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.

Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.



Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.


ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II

-Unicef I
- Unicef II

-Global Humanitaria
-Ayuda en acción

- Save the children
- Intervida

-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional

-Plan España