EAEk Hirugarren Munduan ur-hornikuntza eta saneamendua hobetzeko erabiliko du Uraren Kanonaren %5 |
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) Nazio Batuekin hartutako konpromisoen artean ur-hornikuntza eta saneamendua bezalako baliabideetarako sarbidean arazoak dituzten herrialdeetan alor hauek hobetzeko laguntza ematea dago, eta Eusko Jaurlaritzak EAEn Uraren Kanonaren bidez bilduko duenaren %5 nazioarteko kooperazio-lan honetarako bideratu nahi du. Kopuru hau Jaurlaritzak 2012rako Hirugarren Mundura bideratuko duen %7tik independentea eta osagarria izango da. |
Afrika Subsahariarreko herrialdeak izango dira Nazio Batuen Garapenerako Programak kudeatuko dituen diru-ekarpen hauetaz baliatuko direnak, ura eta saneamenduari dagokionez Milurtekoko Garapen-Helburuen lorpenean atzeratuen aurkitzen den eskualdea izanik.Tomas Epalza URA Ur Agentziako zuzendari nagusiak gaur aurkeztu du Expo Zaragozan Esther Larrañagak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Nazio Batuen eskutik sustatzen duen garapenerako lankidetza proposamen multilateral berritzaile hau. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak, URA Ur Agentziaren bidez azken urteetan nazioarte mailan Nazio Batuekin lankidetzan egiten ari den lanaren emaitza da. Gertutik lan egiten da baliabide hidrikoen Ebaluazio Programarekin eta "Ura, bizi iturri" 2005-2015 hamarkadaren babeserako Nazio Batuen bulegoarekin. Nazio Batuek bigarren aldiz aitortu dute euskal kudeaketa hidrikoa baliabide hidrikoen ebaluazioari buruzko mundu mailako bi azken txostenetan (2006an eta hurrengoa, 2009an). Garapenerako lankidetzaren alorrean berritzailea den euskal ekimen honek ere Nazio Batuen babesa jaso du eta bere aitorpena zehatza ere eskaini dio. Uraren kudeaketarako euskal arduradunen esanetan "Euskadik, gutxiago garatuta dauden herrialdeekin kolaboratzeko duen bokazioaren baitan, lan egingo du Milurtekoko Garapen-Helburuak lortzeko, besteak beste, 2015. urterako ura edo saneamendua eskura ez duten pertsonen kopurua erdira murrizteko". Gaur egun, 1.100 milioi dira ur garbia eskura ez duten personak eta munduko populazioaren ia %40k (2.600 milioi pertsonek) ez dute oinarrizko saneamendu zerbitzurik. Osasunaren Munduko Erakundeak uran inbertitzen den euro bakoitzeko osasun eta hezkuntza-laguntzan zazpi eta zortzi euro arteko aurrezte bat sortzen dela zenbatetsi du. URA Ur Agentziako zuzendari nagusiak Nazio Batuen aurreko idazkari Kofi Annanen adierazpenak gogoratu ditu, zeinaren hitzetan "nazioarteko agertokian, estatu-mailakoak ez diren aktoreak mundu mailako oinarri berriak dira Nazio Batuentzat eta eurekin elkarri eragin behar diogu gero eta gehiago". "Euskadi Nazio Batuekin bat dator eta 'Ura, bizi iturri' 2005-2015 ekintzarako Nazioarteko Hamarkadaren babeserako Bulegoarekin kolaboratzen du garapen bidean dauden herrialdeetan ura eta saneamendurako sarbidea lortzeko proiektu zehatzekin", esan du. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzarrak bihar bertan adostuko du, aurreikusita dagoenaren arabera, URA Ur Agentziak -Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak sustatu eta foru aldundien presentzia duena-, EAEko baliabide hidrikoak kudeatzeaz gain, egiteko humanitario honetan kolaboratu dezan nazioarteko mandatu bat. Tomas Epalzak adierazi du Euskadi "aitzindaria" dela hornikuntza eta saneamendua eta ibaien ingurumen-berreskuratzea erabiltzaileek ordaindu dezaten Europar Batasunak ipintzea eskatzen duen Uraren Kanona sortzen. "Kanon honi esker lortuko dugunaren %5 nazioarteko laguntza bezala emateko hartu dugun erabaki honekin pauso berri bat ematen dugu eta gure baliabide ekonomiko eta teknikoak ura eskura ez dutenen edo, ura izan arren, saneamendu faltaren eraginak pairatzen dituztenen zerbitzura ipintzen ditugu", azaldu du. Toki eta eskualdeetako arduradunek, mundu osoko GKEetako partaideek, UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak URA Ur Agentziaren eskutik eta "Ura, bizi iturri" 2005-2015 ekintzarako Nazioarteko Hamarkadaren babeserako Bulegoak antolatutako mahai-ingurua jarraitu dute. Mahai-inguruan, euskal ordezkariez gain, Valonia eskualde belgiarreko arduradunak, Espainiako Ingurumen Ministeriokoak eta Nazio Batuetakoak ere izan dira, eta ura eta saneamenduari dagokionez Milurtekoko Garapen-Helburuak lortzeko finantzazio formula berritzaileak aztertu dira.Mahai-inguruko partaideek euskal ekimenaren alderdi berritzailea azpimarratu dute, izan ere, aldeaniztunaren partaidetza aktiborako ate berriak irekitzen dituelako, kasu honetan, autonomia erkidego batena, Nazio Batuekin harreman zuzena eduki eta azken honen uraren mundu mailako krisiaren kontrako programak babestuz. http://www2.deia.com/es/digital/sociedad/2008/07/28/487121.php |
No hay comentarios:
Publicar un comentario