17.11.10

Mundua.

Munduaren bigarren aldea

2000. urtean sartu berri ginen, politikariek aukeren milenioa, laguntasunen milenioa, ezberdintasunak berdin dioen milenioa eta guztiek ondo eta lasai bizitzeko milenioa zela iragartzen zuten. Urte horren hasiera oso ederra izan zen niretzako, gatazkak gutxitu egin ziren, lanpostua bilatu nuen eta goseak gero eta gutxiago kezkatzen zuen mundua.

Urtea aurrera zihoan eran dirua gehitzen hasi zitzaidan, nere lanpostu berriaren soldata onarekin. Diru dexente nuenean kutxan, politikariek arrazoi zutela pentsatu nuen baina halako egun batean etxeko postontzian zeuden gutunak jasotzean, Afrikako eta Asiako herrialde behartsuetan nola bizi ziren umeak argitaratzen zuen libuxka bat ikusi nuen neure eskuen artean. Irakurtzen eta irakurtzen bihotza asko bigundu zitzaidan eta bertako ume bat apadrinatzea pentsatu nuen. ?Mofot? izeneko mutiko bat apadrinatu nuen.

Uda azkar heldu zen, dirua soberan nuenez, Afrikako Eritrea herrialdera joatea pentsatu nuen.Lanean oporrak eskatu nituen eta baiezkoa eman zidaten. Oporretarako 2 hilabete nituen. Hegaldia egiteko eguna ailegatu zen, oso urduri nengoen eta ez zen arraroa nire lehen aldia baitzen. Bilboko aireportutik atera nintzen 4rak aldera eta 10ak aldera Etiopiara iritsi nintzen. Bilboko aireportua ederra eta izugarri polita zen baina alderantziz, Etiopiako aireportuak ez zuen ezer, oso behartsua iruditu zitzaidan.

Lehen egunetan luxuzko hoteletan egon nintzen, Etiopiako kostaldean eta bigarren astean Etiopia barnera joan nintzen pobrezia ezagutzera. Leku horiek behartsuak ziren baina telebistak adierazten zuena baino askoz gutxiago. Horietako egun batean Tuku-Bungu herrira joan nintzen eta, hura bai izugarria! Gizon bat zegoen denei agintzen ziena eta beste batzuk bere laguntzaileak ziren baina beste guztiak, herritarrak, esklaboak ziren. Helduek mehatzetan egiten zuten lan diamanteak bilatuz, ume eta emakume guztiak kalitate txarreko alfonbrak egiten zituzten gero gizon gaiztoak garesti saltzeko. Bertan egin nuen lo gau hartan esklabo baten dendan. Esklabo hori buruzagia omen zen baina niri ez zitzaidan oso buruzagi ona iruditu zeren eta ezin nuen ulertu nola uzten zuen bere herria esklabutzan eta ez zuen askatzen. Afaltzean galdetu nion ea zergatik ez zuen bere herria salbatzen esklabutzatik eta erantzun zidan ezin zuela harrapatzen bazituzten torturatu egiten zituztela eta, agian, hil.

Momentu hartan ezin nuen sinetsi nola egon daitezkeen hain gizaki injustuak eta beraienganako izugarrizko gorrotoa piztu zitzaidan baina ezin nuen ezer egin, gehiegi ziren eta niretzat bakarrik. Gau hartan lo gutxi egin nuen eta goizean gizon bat etorri zen esnatzera 5ak aldera, ni bertan ikustean herritik bota ninduen. Orduak pasa nituen gizon-emakume haietan pentsatzen eta ideia bat bururatu zitzaidan: Espainiak bertan zuen enbaxadara joatea. Bertako enbaxadorearekin hitz egin nuen Tuku-Bungu herriari buruz eta berak herri hori ez zuela ezagutzen esan zidan baina hurrengo egunean Espainiako militarrekin batera gizon gaixo horiek laguntzera joango ginela agindu zidan. 7etan atera ginen misioa gauzatzera eta arratsaldeko 5etan lortu genuen gizon gaizto horiek gainean hartzea baina buruzagia gurasorik gabeko ume batekin joan zen. Egun batzuetara ume hori aurkitu genuen baina gaizki zegoen eta buruzagiak bere buruaz beste egin zuen. Ume hau ikustean Uniceffek bidalitako gidaliburuko umeak gogorarazi zizkidan eta adoptatu egin nuen.

Orain gizon egina dago eta astero bidaltzen dizkit bere argazki batzuk, Afrikan dago bertako behartsuak sendatzen eta laguntzen; oso mutil argia da eta medikuntza titulua erraz atera zuen baina titulua atera ondoren Afrikara joan zen laguntzera. Oso pozik nago oso bihotz ona baitu eta, gainera, nik berari lagundu nion bezala berak beste gaixo batzuei laguntzea nahi dut, eta ez bere benetako gurasoak hil zituzten gizaki gaizto horien antzera ibiltzea.

http://www.idazlegaztea.org/2007/narrazioa/A/munduaren-bigarren-aldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian



FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA





Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.







Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.



Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.



Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.

Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.



Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.


ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II

-Unicef I
- Unicef II

-Global Humanitaria
-Ayuda en acción

- Save the children
- Intervida

-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional

-Plan España