Niefang barrutia Hego Erdialdeko probintzian dago, eta 70 herrixkatan
sakabanatutako 30.000 biztanle ditu. Herri nagusiak izen berbera du, eta bertan
2.000 pertsona bizi dira.
Niefang Mbini ibaiaren ertzean dago kokatuta. Klima ekuatoriala du, lehorteak
eta euriteak txandakatzen diren lau urtarorekin. Herrira lurrezko errepide baten
bidez iristen da. 70 herrixketara, berriz, basoan barrena doazen bidezidorretatik.
Biztanleen % 95 fang-a da, bantu etniaren barruan dagoen talde batekoa. Hazten
dituzten gauzetatik bizi dira: platanoak, kakahueteak, azukre-kanabera, juka.
Niefang-eko herrixka bakoitzak eskola bat du, baina irakasteko behar diren
oinarrizko bitartekoak falta zaizkio. Lehen Hezkuntza bukatzeko, haurrek herri
nagusira joan behar dute. Hori gastu handiegia da familientzat (ostatua, janaria...), eta
haur askok ikasketak bertan behera utzi behar izaten dituzte. Irakaskuntza, gainera,
masifikatuta dago; lehen hezkuntzako estatuko ikastetxeetan, gela bakoitzeko 100
ikasle baino gehiago daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario