30.11.10

Kolore guztiak batuz,irudimena askatuz

Txinatik etorritako printzesa ipuina aurkeztu ziguten iaz, eta beste ipuin birekin etorri
zaizkigu orain. Lezamako Marga Martinek eta Josu Garciak Ostadarreko kolore
guztiak eta No solo las alas sirven para volar ipuinak argitaratu berri dituzte.
Ipuinok liburudendetan daude salgai eta El Corte Inglesen ere izango dira laster.

Semearen gogoeta islatu duzue O s t a -d a r reko kolore guztiak i p u i n e a n …
Bai, bera da ipuinaren kontalaria eta eskolan izandako esperientzia kontatzen du. Semealaben eskola oso txikia da, hala ere, oso ume ezberdinak daude bertan; ezberd i n a k , baina berdinak. Izan ere, azalaren kolore a eta kultura ezberdinak izan arren, berd i n a k dira ume horiek guztiak. Batzen gaituena b e reizten gaituena baino inportanteagoa dela adieraztea du helburu ipuinak. Pertsonaia gehienak benetakoak dira.
Kontu handiegiz ibiltzen gara hitz batzuk erabiltzeko orduan… Lagun bat “morenitoa” zela esanez, etorri zitzaigun behin alaba etxera. Guk lagun hori beltza zela azaldu genion, beltz hitzak
ez zuela esanahi txarrik. Eta noski, “more n itoa” ez da ume batek erabiliko lukeen hitza. A rgi dago pertsona nagusi bati entzundakoa dela. Beste alde batetik, alabari “txinita”
esateko ohitura du pertsona batek. Era atseginean esaten diola badakigu, baina alabari ez zaio batere gustatzen. Txinako umeak dira, ez “txinitoak”; ume beltzak dira, ez “ m o renitoak”… Eta guztiek izena dute, gainera. Zuzenegi jokatzen saiatzen gara batzuetan, eta lortzen duguna kontrakoa izaten da: hitz batzuk iraintzat hartu eta baztertzen baditugu, arrazen arteko ezberdintasunak daudela barneratuko dituzte umeek. Intentzioa –txarra ala ona- guk ematen
diegu hitzei. Ipuina umeentzat izan arren, gurasoek ere irakurri beharko lukete, beharbada…
Bai, eta irakurri ondoren, seme-alabekin aztertu ere bai. Egoera ume baten ikuspuntutik
azaltzen da, eta hori guztiz lagungarria da helduontzat. Izan ere, guk baino
a rgiago ikusten dituzte gauzak. No solo las alas sirven para volar i p u i n aren gainean arituko gara orain. Nola sortzen da proiektua?
Beno, beste ipuina 6-7 urteko umeei zuzenduta dago, eta hau, berriz, haur txikiagoei.
Txinako artista batek egindako iru d i e t a n oinarrituta dago. Irudiak adaptatu eta testua jarri diegu. Oso testu laburra da, izan e re, irudiei eman zaie garrantzia. Hegalek ez ezik, irudimenak ere hegaz egiteko balio duela adierazi nahi diegu umeei. Gaztelaniaz atera da, baina euskarazko bertsioa egiteko asmoa dugu. Ostadarre k o k o l o re guztiak, ordea, gaztelaniaz zein euskaraz
argitaratu da. Zuek ez zarete idazleak; hala ere, ipuinen munduak erakarri zaituzte, antza.
Izugarri gustatzen zaigu. Hasieran gure t z a t baino ez genuen idazten, baina egiten duguna
besteei ere gustatzen zaiela ikustea…Oso inportantea da hori, benetan. Eta laugarren ipuina prestatzen gabiltza: neskato bat eta panda hartz bat izango dira pro t a g o n i stak.
Pertsonen eta animalien arteko leialtasuna izango da ardatz nagusia.
http://www.samepoint.com/docs.php?page=91&q=ardatz

1 comentario:

  1. Hauxe da gure etorkizuna! Beraz gure betebeharra! Umeak motibatzea!

    ResponderEliminar

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian



FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA





Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.







Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.



Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.



Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.

Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.



Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.


ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II

-Unicef I
- Unicef II

-Global Humanitaria
-Ayuda en acción

- Save the children
- Intervida

-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional

-Plan España