19.11.10

LINDAREN BIZITZA




Linda deitzen naiz, 21 urte ditut eta Kamerungo herri batean bizi
naiz.
Bost urterekin eskolara joaten hasi nintzen. Nire aitak esan zidan
ikasteak lagundu egingo zidala etorkizunean. Horregatik,
egunero, etxeko lanak egin ostean, koadernoa eta arkatza hartzen
nituen eta eskolara joaten nintzen. Oso nekatuta heltzen nintzen eskolara,
nire etxetik ordu bete baino gehiagora zegoelako. Ikasgelan ikasle asko
geunden, baina neska oso gutxi ginen; izan ere, nire adineko neska asko
etxean geratu behar ziren, amari lanetan laguntzeko.
Nire herrialdeari buruzko gauzak ezagutzea zen eskolan gehien gustatzen
zitzaidana. Erabiltzen genituen liburuak eskolakoak ziren eta oso ondo zaindu
behar genituen, hurrengo ikasturtean beste ume batzuek erabili ahal izateko.
Eskolan jolastu eta abestu ere egiten genuen. Irakasleak kantak irakasten
zizkigun fang hizkuntzan, hau da, gure herrialdean hitz egiten den
hizkuntzetako batean.
Arratsaldean, eskolatik irten ostean, ordu bete ibili behar izaten nintzen
berriro. Bideetatik bakarrik joaten nintzenean, batzuetan beldur izaten
nintzen, mutil batzuek ziria sartzen zidatelako eta ikaratu egiten nindutelako.
Hori ez zitzaion batere gustatzen gure aitari, eta harrapatzen bazituen, errieta
egiten zien.
Urte batean ama gaixotu egin zen, eta ezin izan nintzen eskolara joan.
Etxean
geratu behar nintzen nire neba-arreba txikiak zaintzeko, janaria prestatzeko,
etxea garbitzeko eta aitari soroko lanetan laguntzeko.
Duela bost urte amaitu nituen eskolako ikasketak, eta orain oso
pozik nago nire familia berriarekin. Merkatura saltzera noanean,
ez nau inork iruzur egiten, oso ondo egiten ditudalako
batuketak eta kenketak. Ospitalean higieneari eta ume txikiak
zaintzeari buruz azaltzen digutena ulertzeko ere ez dut arazorik.
Beraz, nire familia osasuntsu dago.
Nire alabek adin nahikoa dutenean, eskolara eramango ditut,
aitak nirekin egin zuen bezala.

http://www.fundacionproclade.org/IMG/pdf/4_eh.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian



FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA





Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.







Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.



Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.



Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.

Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.



Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.


ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II

-Unicef I
- Unicef II

-Global Humanitaria
-Ayuda en acción

- Save the children
- Intervida

-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional

-Plan España