19.11.10

Bilbotik Nairobira Kianda aurrera ateratzeko


Mercedes Otaduy-k 30 urte igaro ditu jadanik Kenyan2010ko urria 01a
Mercedes Otaduy, Opus Deiko kide numerarioa, 30 urte baino gehiago lan egin du Kenyako haur eta emakumeen sustapen eta garapenaren alde.1987an heldu zen Mercedes Otaduy Nairobira ikastetxe berri batean laguntzera boluntario bezala. Orduan 23 urte bakarrik zituen eta herri hartan ezagutu zuenak erabat hunkituta utzi zuen. “Dena bestelakoa zirudien. Jendea oso pobrea zela ikusten nuen, oinarrizko gauzak ere ez zituela ezagutzen. Oso zaila da giro horretan lagunak egitea, desberdina ikusten baitzaituzte. Harremanak ere ez ziren errazak, denek ez baitzekiten ingelesa. Zaila izan zen, ezer ez zen nik aurretik bizi izan nuen antzekoa” dio.Bilbotar hau Afrikara joan zen Kianda fundazioan lankide boluntario bezala lan egitera. Kianda Opus Deik 1961ean eraikitako erakunde bat da, Kenyako emakumeen bizitza garatzen eta hobetzen sustatzeko sortua. Proiektu zehatz batekin iritsi ziren kontinente hartara; idazkari ikasketen eskola bar sortzera. Eskola hura arraza guztietako emakumeak hartu zituen lehenengo erakunde akademikoa izan zen.Gaur egun, fundazioak baditu lehenengo hezkuntzatik unibertsitateraino doazen hezkuntza zentroak . “Orain dela 50 urte neskatxek ez zuten ikasketarik egiten, ez zuten aukerarik. Oraindik ere, baliabide ekonomiko gutxi baitago, dirurik izatekotan mutilen hezkuntzarako erabiltzen da, ez neskentzat” penaz dio Mercedesek.Desberdintasun eta pobretasun giro honek bultzatuta, Kiandako boluntarioak –irakasle guztiak emakumeak dira– egunez egun egiten dute lan Kenyako emakumeei zenbait eskola emanez. Kiandako eraikinetan irakurtzen eta idazten irakasten diete, baina lanbide batzuk ere ikas dezakete: josketa, nekazaritza, baita etxeko ekonomia ere.

Mercedes bertako umeekin laneanLaguntzaile boluntario honek azpimarratzen du ikasleak erlijio desberdinetakoak direla –kenyatar gehienak protestanteak dira–. “Ez diegu ezartzen ezer. Beren sinesmenak errespetatzen ditugu”, azaltzen digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian



FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA





Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.







Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.



Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.



Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.

Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.



Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.


ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II

-Unicef I
- Unicef II

-Global Humanitaria
-Ayuda en acción

- Save the children
- Intervida

-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional

-Plan España