200etik gora aditu ari dira parte hartzen. Bilketan Euskadi eta Europako zenbait herritako ehunka adituk parte hartu du2009ko otsaila 11a
Gaztelueta Fundazioak, Opus Deiko obra korporatiboa den Gaztelueta Ikastetxearekin lotua denak, ehunako aditu bildu ditu urtarrilaren 29 eta 30ean egin diren Hezkuntza Eleaniztuneko Nazioarteko VII. Jardunaldietan. Topaketa, Euskalduna Jauregian egin da, bere xedea izanik, hizkuntzaren arloan, euskal curriculum berriak dituen erronketan sakontzea. Horretarako, Bilbon bildu dira Europa mailako ekimen nagusienen bultzatzaileak eta, horiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Euskadiko Ikastolen Federazioko arduradunak eta hezkuntzako euskal zentro askotako irakasleak.
Ardatza “Gaitasun eleaniztunaren erronka curriculum berrian” dela, jardunaldiek euskal hezkuntzaren egoera aztertu eta Europako beste herri batzuetako egoerarekin konparatu dute; aldi berean, irakaskuntzan beste hizkuntza batzuk integratzeko era berriak aztertu egin dira. Horrez gain eztabaidatu egin da, hizkuntzak ikastea izanik helburua, edukiak integratzeko ereduaz. Bilketa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin burutzen da; halaber, babesleen artean daude Fundación “La Caixa” eta Santillana argitaletxea.
Txostengileen artean gailendu egin dira nazioarte mailako adituak, berbarako finlandiar Unibertsitateko Tuula Asikainen eta David Marsh , Eskoziako Aberdeengo Unibertsitateko Do Coyle, Ekialdeko Europatik etorritako Keith Nelly eta Frantziatik Djamel Ould, pedagogian espezializatua. Halaber, guretzat hurbilagokoak diren beste aditu batzuk ere izan dute parte, Mondragon Unibertsitateko Pilar Sagasti eta Euskal Herriko Unibertsitateko Jasone Cenoz irakaslea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko hainbat aholkulari eta teknikari, Bartzelonako Escola Vila Olimpica-ko Teresa Serra eta Gaztelueta Ikastetxeko irakasle batzuek.Gaztelueta Fundazioak, jardunaldi hauekin, eguneratu egiten du bere konpromisoa, alegia, jarduteko eremu duen Euskadiko hezkuntza-kalitatea hobetzearekin duena. Fundazioa, Leioako Gaztelueta Ikastetxearena da eta, jardunaldi hauekin, zazpi izango dira hezkuntzari lotuta dauden gaien arloan antolatu dituenak. Gaztelueta Ikastetxea aurrelaria izan da, Euskadin, hirueledun hezkuntza eredua garatzean, eta xede horrekin dihardu lanean.David Marsh, Berria agunkarianTuula Asikainen, EL CORREO egunkarianDavid Marsh, Deia egunkarian
http://euskara.opusdei.org/arc.php?s=663&p=1-2009
19.11.10
Gaztelueta Fundazioaren Hezkuntza Eleaniztuneko Nazioarteko VII. Jardunaldietan.
Publicado por
Anónimo
en
11/19/2010 10:56:00 p. m.
Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
Laguntzak eta kanpainak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian
FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA
Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.
Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.
Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.
Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.
Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.
Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.
ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK
- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II
-Unicef I
- Unicef II
-Global Humanitaria
-Ayuda en acción
- Save the children
- Intervida
-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional
-Plan España
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II
-Unicef I
- Unicef II
-Global Humanitaria
-Ayuda en acción
- Save the children
- Intervida
-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional
-Plan España
No hay comentarios:
Publicar un comentario