Aurten, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak, Euskal Herriko GKEek, ALBOAN tartean dela, parte hartzen dutenkoalizioak, arrakasta handiz jarri zuen martxan Euskadin eta Nafarroan, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (SAME) “GOL 1 hezkuntzaren alde” leloarekin.
FIFArekin batera, eta Munduko Futbol Txapelketaren neurriko kirol gertakari batek eskaintzen duen aukeraz baliatuz –eta Afrikako kontinentean lehen aldiz jokatzen dela baliatuz –, helburua izan da, gutxienez, mundu osoko 30 milioi pertsona inplikaturi eta hauen gobernuei, 2000 urtean hitzeman zuten konpromisoa gogoraztea, hau da, 2015ean mundu guztiak Hezkuntza eskubidea izatea.
Euskadin lehengo apirilaren 22an, Eibarren egin zen ekitaldi nagusia. Arartekoa, Eibarko alkatea, nesken Athletic taldeko, Gurutze Fernandez jokalaria, Arrate Eskubaloi taldeko jokalariak eta Euskadiko 200 ikasle eta irakasle pasa, izan ziren Eibarko Udaletxean hezkuntzari buruzko solasaldian parte hartzen, eta solasaldiaren ondoren, giza mahai-futbol erraldoia antolatu zuten Untzaga Plazan. Arduradun politikoen arreta bereganatu nahi izan zuen ekitaldi publikoak, finantziazio gehiago bideratu behar baitute, mundu osoko neska-mutil eta pertsona heldu guztiek eskolara joateko aukera izan dezaten.
Nafarroan, apirilaren 21ean Iruñean eta 23an Tuteran, eliteko kirolariek, Osasunako Nacho Monrealek kasu, Nafar Gobernuaren Hezkuntza Kontseilariak, Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendariak, Tuterako alkateak eta 30 ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte kaleko ekitaldi batean, eta bertan eskatu zuten, behin gehiago, bete ditzatela gobernuek Milurtekoaren Garapen Helburuak, pertsona guztiek hezkuntzarako aukera izatearen inguruan alegia.
Gainera, euskal kirolariek beren irudia eman dute Kanpaina honetarako, era horretan, ehunka futbolari, lider politiko, munduko kultura eta kiroleko pertsonalitate eta herritarrekin bat eginez, pertsona guztientzako kalitateko hezkuntza publikoaren aldarrikapenean. Hegoafrikako Munduko Txapelketak eskaintzen duen erakustoki horretatik altxatuko dute euren ahotsa, mundu osoko gobernuek duten bete beharra gogorazteko, munduko 72 milioi neska-mutilen eta 759 milioi pertsona helduren analfabetismoa ezabatzen inplika daitezen.
iturria: http://www.alboan.org/eu/portal/seccion.asp?S=1&N=167
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian
FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA
Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.
Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.
Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.
Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.
Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.
Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.
ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK
- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II
-Unicef I
- Unicef II
-Global Humanitaria
-Ayuda en acción
- Save the children
- Intervida
-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional
-Plan España
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II
-Unicef I
- Unicef II
-Global Humanitaria
-Ayuda en acción
- Save the children
- Intervida
-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional
-Plan España
No hay comentarios:
Publicar un comentario