Hirugarren munduko herrialdeetan, laboralki esplotatuak izaten diren haurren kopuruaren hazkundea izugarria da gaur egun.
Asia hegoaldean, 100 milioi haur baino gehiago daude lan neketsuak egiten eta horietariko %20ak egunero 13 orduz aritzen dira, hilabetero 15-20 euro besterik ez irabazteko.
Hego Amerikan ordea, 5 eta 16 urte tarteko 17 milioi haurrek lan egiten dute, haien soldata, familia osoko soldataren %20 suposatzen duelarik.
Guzti hau kontuan hartuta, umeen eskulana helduena baino hiru aldiz merkeagoa da eta horrek, biztanleria heldu aktiboa langabezian egotea ekartzen ari da. Bestalde, lan egiten duten ume hauek ez dira eskolara joaten. Guzti horrek, atzeratua den herrialdea, garapena izan dezan oztopatzen du.
Gainera, haur hauek lan egiten duten baldintzak penagarriak dira, ez baitago inolako segurtasunik ez higienerik. Arrisku konstantean daude tuberkulosia, anemia, ultzerak, arnas arazoak eta absezuak bezalako gaitzak hartzeko.
Enpresa handiek irabazi asko lortzen dituzte eskulan merke honekin, produktuaren ekoizpena gero eta merkeagoa izanda, irabazia handiagoa izango baita. Nike zapatilen enpresa honetarako adibide bikaina da.
INTERVIDA fundazioak, herrialde aurreratuetako biztanleria kontzientziatzeko nahiarekin jarduten du. ONG laikoa, apartidista eta independientea da. Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean estatus kontsultibo berezia izatean lortu du eta bere helburua, munduko herrialde kaltetuenetako ume eta familien egoerak hobetzea da. Horretarako, hainbat proiektu garatu dituzte Perun, Bolivian, Guatemalan, El Salvadorren, Indian, Bangladeshen eta Malin.
Gaur egun, Estatu Espainoleko 260.000 familia inguruk apadrinazioaren bidez herrialde hauetako familiak laguntzen dituzte, baina INTERVIDAren ustetan, haurren esplotazio laborala, enpresen esku dago. Hau da, enpresek, kontrol handiagoa izan beharko lukete, Hirugarren Munduan haur eskulanaz ekoiztu den edozer salmentan ez jartzeko.
http://umeakgizartean.blogspot.com/search/label/umeak
No hay comentarios:
Publicar un comentario