2004 | Irabazleak
Munduko bidairik ederrena Maite Huerta Leunda
MUNDUKO BIDAIRIK EDERRENADuela hiru urte nire bizitzako bidaiarik ederrena egin nuen.
Uste dugu guk daramagun bizitza gauzarik normalena dela, etxe bat edukitzea, kotxe bat, eskola bat izatea,unibertsitatera joatea...
Bidaia hau egin nuenean zera etorri zitzaidan burura, nola izango litzateke nere bizitza pixka bat beherago jaio izan banintz, hau da, Afrikan, Hego Amerikan,...?
Orain dela hiru urte nire familiak eta nik hirugarren munduko haur bat apadrinatzea pentsatu genuen, hau guztia gertatu zen nire ama egunkaria irakurtzen ari zela, apadrinamenduak egiten dituzten
iragarki baten telefonoa ikusi zuen eta gure artean komentatu zuen,denoi ondo iruditu zitzaigun hirugarren munduko haur bat apadrinatzea eta amak telefono horretara deitu zuen.Telefono horretan argi eta garbi informatu gintuzten zein pauso eman behar ziren eta zein izango zen hileroko kostua.
Horrela jakin genuen 18euro ordaindu beharko genuela hilero eta eskutitz bat bidaliko zigutela haurraren argazkiarekin.
Handik bi-hiru astera haurraren eskutitz bat iritsi zitzaigun, bertan,
haurraren argazkia,helbidea eta izenarekin. Haurrak Reina izena zuen eta beste bi ahizpa zituen, Sandra eta Naual; Reina zen hiru ahizpetatik zaharrena , Peruko Yungoyu-Puno herrian bizi ziren eta eskutitzan jartzen zuenez hara joateko aukera ere ba genuen.Ondo pentsatu ondoren Perura joateko dirua aurrezten hasi ginen.
2000ko uda iritsi zen eta ekin genion gure bidaiari; uztailaren 12an arratsaldez, kotxea hartu eta Bilboko aireporturantz abiatu ginen gure 16:00etako hegazkina hartzera, gure familiatik inor ez zegoen hegazkin batean ibilita eta denok urduri xamar geunden.
Hurrengo egunean goizeko 2ak aldera iritsi ginen Perura, bertan
apadrinamentuko elkarteko kide bat zain genuen eta berak egon behar zuen gurekin bide guztian. Han kotxeak alokatzeko leku bat zegoen, haraino jende asko joaten baitzen, guk horietako bat alokatzea pentsatu genuen gure astebeterako egonaldia egiteko,Yungoyu-Puno herrian. Gu gidatu behar gintuenak Reinaren herrira, hau da,Yungoyu-Puno herrira, Markos zuen izena.Yungoyu-Puno herrira iristeko oso bide txarra zegoen, 90km zeuden, gaua zen eta bidea oso kurbatsua, harriz beteta eta oso arriskutsua zenez gau guztia behar izan genuen bertara iristeko oso poliki joan baikinen.
Yungoyu-Puno herrira iritsi ginenean goizeko 11:00ak ziren eta Markosek Reinaren etxea kanpotik erakutsi zigun, hau da, txabola txiki bat eta Markosek esan zigun etxean ez zegoela inor istant horretan, denak etxetik kanpo zeudela, haurrak eskolan eta gurasoak lanean.
Markosek bazekien Reinaren eskola non aurkitzen zen, bere etxetik 10km-ra eta bertara oinez joatea proposatu zigun, Reinak eta bere bi ahizpek egunero eskolara joteko egiten zuten bidea baitzen, ez baitzegoen kotxerik.
Guk kotxea Reinaren etxe ondoan utzi genuen eta bera eta bere lagunentzat oparitxoak ekarri genituen: jostailu batzuk, goxokiak, kuadernoak, arkatzak, borragomak...
Bidean, Markosek kontatu zigun Reinaren bizitza nolakoa zen, bere egun normal bat. Horrela jakin genuen Reina goizeko 6:00etan jaikitzen zela, bere burua garbitu ondoren egurra ekarri eta sua piztu ondoren gosaria prestatzen zuela denentzako.?Tamalak? jaten dituzte, artoz egindako torta batzuk, eta arraultza nahasiak; Reina senideetatik zaharrena da. Ondoren etxeko animaliei jana ematen ziela eta 7:30ak aldera, gosaldu ondoren bera eta bere bi ahizpak eskolarantz abiatzen zirela. Eskolara joateko ez zuten ez autobusik ez bide onik, beraiek ohituta zeuden artasoroetatik eta lokatzez betetako bideetatik pasatzen.
Honela kontu kontari iritsi ginen Reinaren eskolara eta izugarrizko ongi-etorria egin ziguten, oso pozik jarri ziren haur guztiak eta Reina bereiziki; segituan Reinak eman zizkigun eskerrak ematen genion laguntzagatik eta konturatu ginen zein garrantzizkoa zen beraientzako guk emandako dirua eta zein gutxi suposatzen zuen guretzako.
Egun hura berezia zen Reina eta bere lagunentzako, beraien eskolan ?osasun talde?bat zegoen garbitauna zein garrantzitsua zen azaltzeko eta bakoitzari zepilu bat eman ondoren, hortzak garbitzera joan ziren. Bukatu ondoren eskolan jarraitu zuten eta eskola bukatu zutenean gurekin egon ziren eta esan genien oparitxoak ekarriak genizkiela, baina,opariak kotxean zeudela eta kotxea Reinaren etxe ondoan zegoela beraz, bertara joan beharko genuela.
Horrela haur guztiekin Reinaren etxerantz abiatu ginen. Ailegatu ginenean denei gure oparitxoak banatu genizkien eta haur guztiak poz-pozik beraien etxeetara joan ziren.
Reinaren gurasoak ez zeuden etxean, bere aita Bittor eta bere ama Lucia oraindik lanean zeuden soroan, fijoleak, garia eta artoa lantzen baitute.
Reinaren aita Ixchiguan-ekoa da; orain dela bost urte atera zen orain duten etxea egiteko, berak egin baitzuen orain bizi diren etxea, adreiluzko etxe sinplea eta etxeko zorua lurra bera da.
Reina eta bere familiak ez dute luzerako planik egiten, egunean egunekoa bizi dute, ez baitute ezer hori egin ahal izateko, dirua aurreratuta adibidez. Ateratzen duten diru apurra, igandetan Tejutla-ko ferian lortzen dutena da eta oso gutxi izaten da.
Reinak eta bere ahizpek bizitzeko modu hau barneratuta dute. Reinaren ametsa ez da abokatu izatea, ez irakasle...ez du oporretan ere pentsatzen; badaki etxean geratuko dela eta oinarrizko ikasketak bukatzen dituenean aukeratu egin beharko duela, gurasoekin lan egin soroan edo hiriburura joan eta han etxe batean neskame egon.
Horrela, egon ginen egunetan ikusi genuen zein gogorra den beraien bizitza eta hala eta guztiz ere pozik bizi dira; guk emandako laguntza bihotzez eskertzen dute eta elkarteak ematen dien materiala urrea bezala zaintzen dute.
Konturatu gabe etxera itzultzeko garaia iritsi zen eta pena handiz agurtu genituen Reina eta bere lagunak, baina ziur geunden urte pare batera berriro itzuliko ginela.
Horrela Reina eta bere lagunak agurtu eta aireporturantz abiatu ginen gure 12:30etako hegazkina hartzera; horrelaxe amaitu zen GURE BIZITZAKO BIDAIARIK EDERRENA.
http://www.idazlegaztea.org/2004/irabazleak/munduko-bidairik-ederrena
No hay comentarios:
Publicar un comentario