Atzerritako ume baten adopzio-gurasoa izateak merezi du, inolako dudarik gabe. Nazioarteko adopzio prozesua, bada luzea, zorrotza, psikologikoki gogorra, baina hori guztia ahazten da umetxoa etxera iristen denean. Seme-alaba biologikoa balitz bezalaxe baina aurretiko gaitasun-proba eginez. Hauxe da PANDAko gurasoek, Erron 24an izan zirenek, esan zigutena.Nafarroako PANDA, 2003tik martxan, Txinan adoptatutako umeen gurasoek osatzen dute. Hasieran beraien lan nagusia informazioa ematea zen baina orain laguntzeko eta gidatzeko tailerrak antolatzea da, besteak beste. Larunbateko bileran nazioarteko adopzio-prozesua, orokorrean eta Txinako kasuan, nolakoa den zehaztu ziguten. Baita ere esan ziguten Txinako baldintzak nola aldatu diren, adoptatzeko bi bide daudela, ohiko prozesua, ume osasuntsuak, eta “carta verde”, osasun arazoren bat duten umeak, tramitazioa egiteko badaudela nazioarteko adopziorako erakunde akreditatuak (NAEA)… eta askoz gehiago.Mila esker!
http://laurentxi.blogspot.com/
30.11.10
Adopzioa - Asociación Laurentxi Elkartea
Publicado por
Anónimo
en
11/30/2010 09:46:00 p. m.
Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
Adopzioa - Apadrinazioa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian
FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA
Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.
Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.
Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.
Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.
Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.
Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.
ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK
- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II
-Unicef I
- Unicef II
-Global Humanitaria
-Ayuda en acción
- Save the children
- Intervida
-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional
-Plan España
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II
-Unicef I
- Unicef II
-Global Humanitaria
-Ayuda en acción
- Save the children
- Intervida
-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional
-Plan España
No hay comentarios:
Publicar un comentario