Caritasen erantzun solidarioa
Azken urtean nabarmen handitu da Caritasen laguntza jasotako familien eta pertsonen kopurua, bai eta Parrokietako Caritasek eta Elibarrutiko Caritasek emandako laguntzen zenbatekoa ere. Elizbarrutiko Caritasek immigranteei laguntzeko zentroaren bidez ematen ditu laguntzak; alegia, Laguntza Etxearen bidez.
Ildo horretan, esan behar da Caritasek 18.000 immigranteri eman diela arreta eta laguntza 2009an, gutxi gorabehera. Gainera, aurtengo lehen seihilekoko datuek adierazten dutenaren arabera, kopuru hori handituz doa.
Pertsona horiei emandako laguntzen zenbatekoa 1.500.000 euro ingurukoa izan da. Zenbateko horren %70, gutxi gorabehera, etxebizitzen alokairuak ordaintzeko erabili da, eta gainerakoa, lehen premiako gaiak ordaintzeko. Hasieran, Laguntza Etxea zentroan, arreta eta harrera eskaintzen zaizkie pertsona immigranteei, eta entzun eta lagundu egiten zaie.
Batez ere, oinarrizko beharrak betetzen dira. Horretarako, laguntza hauek ematen ditugu: gelen eta etxebizitzen alokairuak ordaintzeko laguntzak, elikagaiak erosteko laguntza ekonomikoak, agiriak ordaintzeko laguntza ekonomikoa, prestakuntza-prozesuak egiteko laguntza, etab. Gainera, Caritaseko gizarte-jantokiak eta garbiketa-zerbitzuak elikadura- eta higiene-premiei erantzuten diete, hurrenez hurren. Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituzte bi zerbitzu horiek. Halaber, lan-poltsako zerbitzua ere pertsona horien eskura dago; kontuan izan behar da enplegua garrantzitsua dela bizi-proiektu duina eta integratua izateko.
Bestalde, gure Elizbarrutian, Pastoraleko Zerbitzu bat dago pertsona immigranteen eskura, tradizio kristaua dutenen fedea zaindu eta bultzatze aldera. Immigrante askok behar dute laguntza pastoral hori (bereziki, latinoamerikarrek), beren sustrai kristauak zaintzen jarraitzeko.
http://palabraeuskadi.blogspot.com/2010/09/la-cruz-de-las-jornadas-mundiales.html