20.11.10

Calcuta Ondoan


Calcuta Ondoan
Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde katolikoa da, 1.999an sortua.
Calcuta Ondoan erakundeak hainbat proiektu finantzatzen ditu Indian. Proiektu horiek egoerarik txarrenean daudenei laguntzeko eginak dira, haien gizarte-bizitza, osasuna eta ekonomia hobetzeko asmoz.
Talde honen helburua nagusia, gizartean baztertuta eta ahaztuta daudenen artean egotea da.

"El Huambrillo"ko Haur-Aterpetxea (Iquitos, Peru)

Aterpetxe hau lankidetza proiektu baten ondorioz eraiki zen eta bere helburua, muturreko probezia eta familia-desegituraketa egoeran bizi diren neska-mutil indigenak lanerako hezteako eta prestatzeko erantzun integrala eskaintzen da.
Bertan bizi diren neska-mutilak administrazio prozedura ofizial baten ostean sartzen dira "El Huambrillo" aterpetxean. Prozesu horretan DEMUNAk (Iquitosko haurrentzako eta nerabeentzako udaleko defentsa bulegoak) eta Haurren eta Nerabeen epaile eskudunak hartzen dute parte.
Aterpetxea funtzionatzen 1.995.urtean hasi bazen ere, egungu azpiegiturak 2002an inauguratu ziren Eusko Jaurlaritzari esker. Azken horrek GLSF-ren bitartez finantzatu ziruen lan horiek.


Bere azpiegitura berrian 50 mutilentzako eta 50 neskentzako lekua dauka, eta beharrezko sukalde eta ikuztegi zerbitzu guztiak. Bertan bizi direnei duintasun eta sustapen pertsonalerako lekua eskaintzeaz gain, el Huambrilloko proiektuak neska-mutil bakoitzari etorkizun egonkor bat izateko aukera eman nahi dio. Horretarako profesionalez eta bolutarioz osatutako talde batek lanerako heziketa eta prestakuntzari erreparatzen dio bereziki.
Hitzarmenak daude tokiko ikastetxe publikoekin umeak formalki eskolaratzeko.

http://lorapraiz.blogspot.com/2008/12/el-huambrilloko-haur-aterpetxea-iquitos.html

Giza Eskubideak


Pobrezia, giza eskubideen urraketaren sorburu eta ondorioa da.Pobrezia da ziur aski, munduan gertatzen diren giza eskubideen arloko arazo handienetariko bat. Gizarte askotan, txiroenek ez dute hezkuntza eskubiderik ezta osasun eskubiderik ez etxebizitza eskubiderik ere.


Gure herrian gero eta aberastasun handiagoa dagoen arren, hura gero eta okerrago dago banatuta eta, horren ondorioz, hainbat lagunek ez dituzte gizarte eskubideak bermatuta.
Bihar batzuk ez dira pobreziaz ere gogoratu ere egingo, eta hori negargarria izango litzateke.

Gure mundua bitan bananduta dagoela esan dezakegu: aberatsak eta ez aberatsak direnen artean hain zuzen ere. Gerrateak sortzen dituztenak aberatsak dira, eta gerrateak jasaten dituztenak pobreak, gaixotasun larriak dituztenak...
Lurralde azpigaratuetan geroz eta jende gehiago dago gaixorik, alde batetik gerrateengandik eta bestetik epideminegandik, gaixotasunengandik eta abar luze baten ondorioz. Ez dute sendagilerik ezta medikamendurik, eta beraz gaixotzen diren umeak medikamendu eta sendagile barik hil egiten dira zoritxarrez.
Diru ezak, hezkuntza munduan ere eragina du, kasu honetn, dirurik ez dutenez ezin dute hezkuntza mundua ezagutu. Hau da, ez dakite zer den eskola batera joatea, ez dakite zer den irakasle bat izatea, ezta zenbakiak ikastea. Tristea da benetan, gure inguruan gertatzen denaz konturatu nahi ez izatea.Baina batzuk konturatu ez arren, badaude beste batzuk adibidez ONG-ak gauza horreetaz arduratzen direnak eta lurralde horiei izugarrizko laguntzak ematen dizkietenak; hezkuntza arloan, elikagaiak bialduz,...

POBREZIARI AURRE EGINEZ


POBREZIARI AURRE EGINEZ
Gaur egun gazteen arteko ardurak garrantzitsuenak agunekin ondo pasatzea, kontzertuak, familia... dira. Baina badaude hoien artean beste kezka bat buruan dutenak ere: munduko pobrezia.
Euskal Herrian ez da txirotasuna egunero hain gertutik ikusten. Baina gazteak arduratzen dituen pobrezia, beste lurralde batzuetakoa da.
Badaude urtero boluntario izatera animatzen diren gazte pila. Toki askotan, etxea, ospitaleak eta eskolak falta dira besteak beste. Euskal Herritik hainbast gazte joaten dira boluntario gisa lurralde hoietara, emakumeei laguntza ematera, umeei eskolak ematera edota eraikin berriak eraikitzera.
Europan ikasketak ez dituzten gazteen portzentaia ez da hain altua. Lurralde azpigaratuetan aldiz, gazteek ez dute ia ikasteko aukerarik izaten.

Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro banatuko ditu hezkuntzako programa osagarriak garatzeko

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2010-2011 ikasturterako hezkuntzako programa osagarriak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiteko agindua onartu du gaurko bileran, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta.

2010/2011 ikasturtean zehar programa hauek garatzeko zenbatekoa 1.320.120 eurokoa izango da guztira, eta proiektu bakoitzak gehienez 69.480 euro jaso dezake.
Aldi batean hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleentzako eskolatze-programa osagarriak martxan jartzeak sortarazten dituen gastuak ordaintzea da aginduaren helburua.


Beharrizan horiek kontrako gizarte edo kultura-egoerarekin lotuta egoten dira, eta egoera horiek pairatzen dituzten ikasleei laguntza eta hezkuntza-arreta berezia eman behar izaten zaie, eskolara eta gizartera egokitzeko jokabide-arazo larriak izaten baitituzte.

http://www.irekia.euskadi.net/assets/a_documents/696/jaurlaritzaren_erabakiak_2010_11_09.pdf?1289312284

19.11.10

Niefang herria


􀂛 Niefang barrutia Hego Erdialdeko probintzian dago, eta 70 herrixkatan
sakabanatutako 30.000 biztanle ditu. Herri nagusiak izen berbera du, eta bertan
2.000 pertsona bizi dira.
􀂛 Niefang Mbini ibaiaren ertzean dago kokatuta. Klima ekuatoriala du, lehorteak
eta euriteak txandakatzen diren lau urtarorekin. Herrira lurrezko errepide baten
bidez iristen da. 70 herrixketara, berriz, basoan barrena doazen bidezidorretatik.


􀂛 Biztanleen % 95 fang-a da, bantu etniaren barruan dagoen talde batekoa. Hazten
dituzten gauzetatik bizi dira: platanoak, kakahueteak, azukre-kanabera, juka.


􀂛 Niefang-eko herrixka bakoitzak eskola bat du, baina irakasteko behar diren
oinarrizko bitartekoak falta zaizkio. Lehen Hezkuntza bukatzeko, haurrek herri
nagusira joan behar dute. Hori gastu handiegia da familientzat (ostatua, janaria...), eta
haur askok ikasketak bertan behera utzi behar izaten dituzte. Irakaskuntza, gainera,
masifikatuta dago; lehen hezkuntzako estatuko ikastetxeetan, gela bakoitzeko 100
ikasle baino gehiago daude.

http://www.fundacionproclade.org/IMG/pdf/7_eh.pdf

aldaketa munduan HEZKUNTZArekin hasten da


Emkume bat heztea familia bat heztea da


LINDAREN BIZITZA




Linda deitzen naiz, 21 urte ditut eta Kamerungo herri batean bizi
naiz.
Bost urterekin eskolara joaten hasi nintzen. Nire aitak esan zidan
ikasteak lagundu egingo zidala etorkizunean. Horregatik,
egunero, etxeko lanak egin ostean, koadernoa eta arkatza hartzen
nituen eta eskolara joaten nintzen. Oso nekatuta heltzen nintzen eskolara,
nire etxetik ordu bete baino gehiagora zegoelako. Ikasgelan ikasle asko
geunden, baina neska oso gutxi ginen; izan ere, nire adineko neska asko
etxean geratu behar ziren, amari lanetan laguntzeko.
Nire herrialdeari buruzko gauzak ezagutzea zen eskolan gehien gustatzen
zitzaidana. Erabiltzen genituen liburuak eskolakoak ziren eta oso ondo zaindu
behar genituen, hurrengo ikasturtean beste ume batzuek erabili ahal izateko.
Eskolan jolastu eta abestu ere egiten genuen. Irakasleak kantak irakasten
zizkigun fang hizkuntzan, hau da, gure herrialdean hitz egiten den
hizkuntzetako batean.
Arratsaldean, eskolatik irten ostean, ordu bete ibili behar izaten nintzen
berriro. Bideetatik bakarrik joaten nintzenean, batzuetan beldur izaten
nintzen, mutil batzuek ziria sartzen zidatelako eta ikaratu egiten nindutelako.
Hori ez zitzaion batere gustatzen gure aitari, eta harrapatzen bazituen, errieta
egiten zien.
Urte batean ama gaixotu egin zen, eta ezin izan nintzen eskolara joan.
Etxean
geratu behar nintzen nire neba-arreba txikiak zaintzeko, janaria prestatzeko,
etxea garbitzeko eta aitari soroko lanetan laguntzeko.
Duela bost urte amaitu nituen eskolako ikasketak, eta orain oso
pozik nago nire familia berriarekin. Merkatura saltzera noanean,
ez nau inork iruzur egiten, oso ondo egiten ditudalako
batuketak eta kenketak. Ospitalean higieneari eta ume txikiak
zaintzeari buruz azaltzen digutena ulertzeko ere ez dut arazorik.
Beraz, nire familia osasuntsu dago.
Nire alabek adin nahikoa dutenean, eskolara eramango ditut,
aitak nirekin egin zuen bezala.

http://www.fundacionproclade.org/IMG/pdf/4_eh.pdf

Ume bat apadrinatzeko beste aukera bat Bizkaian



FAMILIA-HARRERA SUSTATZEKO KANPAINA





Apadrinatu nahi baduzu ume bat, ez da zertan izan behar beste herriko ume bat. BERTAKOA IZAN DAITEKE AUKERA HONEKIN, UME HAUEK ARAZOAK DITUZTE ETA EZ DUTE FAMILIA.







Bizkaiko Foru Aldundiak adingabeentzako familia-harrera sustatzeko beste kanpaina bat aurkeztu du. Kanpaina horren helburua da guraso naturalengandik banatu behar izan dituzten 3 urtetik beherako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak eta pertsonak aurkitzea. Presako eta aldi baterako harreraz ari gara, hain zuzen ere.



Presako familia-harrera 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat da, eta, batez ere, umerik txikienentzat. Horren bidez, haurrei aldi baterako familia eskaintzen zaie, gehienez 6 hilabetez; epe horretan, hain zuzen, gurasoen egoera balioetsiko da eta umeen etorkizunerako erabaki egonkorra eta behin betikoa hartuko da. Neurri horri esker ume horietako asko erakundeetan egon ez daitezela eta beraien bizi-garapenean hain garrantzitsua den garai horretan harrera-zentro batean bizi ez daitezela lortu nahi da.



Gaur egun 3 urtetik beherako 20 inguru ume daude harrera-zentro batean, langile adituek zaintzen dituztela, baina presako harreraren onuradun izan litezke. Une honetan adin askotako neska-mutilak hartzeko prest dauden 9 harrera-familia daude baina ez dago familia bat ere 3 urtetik beherako zenbait umeren presako harrerak egiteko. Hurrengo baldintza bereziak betetzen dituzten 10 pertsona edo familia behar dira: umeak, batez ere ume txikiak, zaintzen eskarmentua izan behar dute; adingabeen eta familia-harreraren premiei erantzuteko eta horiek zaintzeko nahikoa astia izan behar dute; epealdi hau amaitutakoan umeengandik banatu eta beste familia-egoera batera igarotzeko prozesuan lagundu beharko dutela ulertu eta onartu behar dute; adingabea, jatorrizko familiarengandik banatu beharra duenean, berehala etxera eraman eta zaintzeko prest egon behar dute, eta helburua adopzioa ez dela argi izatea oso garrantzitsua da.

Aurtengo kanpaina aurreko urtekoaren antzekoa da eta honako lema hau dauka: UME GUZTIEK ETXEA BEHAR DUTE. HONENTZAT, PREMIAZKOA DA.



Datozen asteetan zehar informazioa emateko hainbat ekintza egin nahi ditu Gizarte Ekintza Sailak: dei publikoa egin nahi die Bizkaiko familiei eta pertsonei harreran har ditzaten gurasoekin bizi ezin duten adingabeak. Ume bat etxean hartu nahi duten pertsonek Familia Harrera Sustatzeko Taldeko teknikariekin harremanetan jarri behar dute. Telefono-zenbakiak: 94 447 07 37 / 94 447 69 62. Halaber, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuko teknikari eta arduradunengana ere jo dezakete.


ESPAINIAN UMEAK APADRINATZEKO LAGUNTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

- Medicos sin fronteras
- Cruz Roja I
-Cruz Roja II

-Unicef I
- Unicef II

-Global Humanitaria
-Ayuda en acción

- Save the children
- Intervida

-Apadrinamieno
- Amnistia Internacional

-Plan España